Gaztelania | Euskera

CÁRITASekin harremanetan jarri nahi baduzu, 94 402 00 99 telefonoan egin dezakezu.

Etxebarriko Udala eta Eguzkilore Fundazioa

ETXEBARRIKO UDALA ETA EGUZKILORE FUNDAZIOA

Etxebarriko udalak eta Eguzkilore Fundazioak hitzarmena berriztatu dute babesgabetasun egoeran edo bazterkeria arriskuan dauden Etxebarriko pertsona edo familientzako lau udal etxebizitza eskuragarri jartzeko. Gizarte Zerbitzuek emango diete arreta.

Hitzarmen hau azken 5 urteetan egon da indarrean, eta 4 etxebizitza horietan 10 familia egon dira guztira: Familia horietako 6 emakume batez eta bere kargura dauden senideez osatuta daude; beste 3 senideak beren kargura dituzten bikoteak dira, eta beste kasua gizon bat da.

Guztira, 29 pertsona egon dira etxebizitza horietan, denbora tarte horretan: 13 heldu (9 emakume eta 4 gizon) eta 16 adingabe.

Gaur egun 4 familia daude (bakoitza etxebizitza batean). Hiru familia emakume batez eta bere kargura dauden senideez osatuta daude, eta abenduan sartu den azken familia bikotea eta bi adingabez osatua dago. Guztira, 13 pertsona: 4 emakume, gizon bat eta 8 adingabe.

Hitzarmenak 5 urteko iraupena izango du eta. Loren Oliva, Etxebarriko Alkatea, eta Carlos Bargos, Caritas Bizkaiako Zuzendari eta Eguzkilore Fundazioako Presidentea izan dira sinatzaileak.

Eguzkilore Fundazioak konpromisoa hartu du etxebizitza horien errenta gehienez ere 350 eurokoa izateko, lehen urtean. Hurrengo urteetan, % 5eko igoera izango du. Etxebizitza horien erabiltzaile guztiak Etxebarriko Gizarte Zerbitzuen erabiltzaileak izango dira. Diagnostikoa eta lan plana egingo da. Eskatzaileek planaren helburu horien gutxienez % 30a betez gero, itxaron-zerrendan sartuko dira, horretarako baldintzak betetzen badituzte.

Cáritas Bizkaiak sustatutako Eguzkilorek etxebizitza horiek kudeatzeko konpromisoa hartu du.  Horretarako, kudeaketa juridiko eta sozial egokia egiteko langile teknikoak izango dituzte. Fundazioaren konpromisoen artean honakoak daude: jabekideen erkidegoari dagozkion kuotak ordaintzea, horniduren alta eta bajak kudeatzea (argia, gasa, eta abar) Eta etxebizitzaren mantenimenduaz arduratzea, hitzarmena bukatutakoan egoera onean uzteko.

Programaren azken xedea da etxebizitza hauek aldi baterako izatea, beren egoera hobetu eta merkatu libreko etxebizitza bat lortzeko aukera duten bitartean. Aukeran, familia edo pertsona ezberdinen artean partekatuko dira etxebizitzak.

Leave A Comment