Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Etiopiari buruzko hitzaldia

“Nire esperientzia ETIOPIAn”, Elena Igartuaren hitzaldia (Caritas Bizkaia)

Otsailaren 8an (EGUENA) :: 18:30ean  :: BARRIAn (Plaza Barria, 4-1. Bilbo)

Zuetako askok badakizue Caritas Bizkaia Caritas Konfederazioko Nazioarteko Boluntariotza Programan parte hartzen ari dela. Konfederazioaren Nazioarteko Kooperazio arloko programa horren xedea gizartea eraldatzeko tresna bat sortzea da, herrialde pobretuetan garatutako iraupen luzeko boluntariotza esperientzien bidez. 2016ko deialdira aurkeztu ginen. Informatika saileko Elena Igartua lankideak bere burua aurkeztea erabaki zuen. Prozesuari hasiera emateko, urtebetez prestakuntza jaso zuen Caritas Bizkaiako Nazioarteko Kooperazio eta Migrazio arloko pertsona batekin. Pertsona hori prozesu osoan izan du lagun. Azkenik heldu zen eguna, eta 2017ko otsailean Elena Etiopiara joan zen, Caritas Bizkaiako boluntario gisa, Salestarren misioetara.

Urtarrila heldu zaigu eta gure lankide Elena Igartua Etiopiatik itzuli da. Duela urtebete egin zituen maletak eta Addis Abbebara joan zen, boluntario moduan. Oso ondo ibili da, eta, beste urtebetez joango da; baina, abiatu baino lehen, bere esperientziaren berri eman nahi digu. Hori dela eta, otsailaren 8an (EGUENA), 18:30ean,  Barrian elkartuko gara (Bilbo), gure kidearekin egon eta hari entzuteko. Apuntatu data zuen agendetan eta animatu parte hartzera.

Leave A Comment