Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

“ETIOPIAN izandako esperientzia”

“ETIOPIAN izandako esperientzia”. Elena Igartua

[Laster izango dugu eskuragarri bere hitzaldi osoa jasotzen duen BIDEOA].

Elena Igartuak, Caritas Bizkaiako lankideak, ordu eta erdiko hitzaldi baten bidez kontatu du, hogeita hamar pertsona ingururen aurrean, “ETIOPIAN IZANDAKO ESPERIENTZIA”; hau da, nola ikusi duen berak Etiopiako egoera, nola sentitu den bertan, zer nolako lana egin duen Espainiako Caritasen nazioarteko boluntariotza programaren barneko kooperante gisa SALESTARREN proiektuetan, eta abar.

Urtea labur egin zaio, beraz, bere egonaldia beste urte batez luzatzea erabaki du, uste baitu  hemendik aurrera eman dezakeela bere onena bertan. Horrela izanik, datorren astean Addis Abebara joango da berriz eta aurtengo Gabonetan itzuliko da Bizkaira.

‘Nazioarteko Boluntariotza Programa’

Caritas Bizkaia Caritas Konfederazioko Nazioarteko Boluntariotza Programan parte hartzen ari da. Konfederazioaren Nazioarteko Kooperazio arloko programa horren xedea gizartea eraldatzeko tresna bat sortzea da, herrialde pobretuetan garatutako iraupen luzeko boluntariotza esperientzien bidez. Informatika saileko Elena Igartua lankideak bere burua aurkeztea erabaki zuen. Prozesuari hasiera emateko, urtebetez prestakuntza jaso zuen Caritas Bizkaiako Nazioarteko Kooperazio eta Migrazio arloko pertsona batekin. Pertsona hori prozesu osoan izan du lagun. Azkenik heldu zen eguna, eta 2017ko otsailean Elena Etiopiara joan zen, Caritas Bizkaiako boluntario gisa, Salestarren misioetara.

‘Radio Popular-Herri Irratiko’ elkarrizketaren audioa:

(audioa) Cristina Gonzalo, Caritas Bizkaiako Nazioarteko Kooperazio eta Migrazio arlokoa, informatika ataleko Elena Igartuarekin batera egon da. Horrek Caritas Konfederazioko Nazioarteko Boluntario Programako kide gisa bizitako esperientzia kontatu du. 2017ko otsailean Etiopiara abiatu zen boluntario, Salestarren misioetan lan egitera. Radio Popular – Herri Irratiako “Iglesia Hoy” programan, Juanma Juberarekin.

ORAIN, HEMEN entzun dezakezu, osorik: http://bit.ly/2BOZ3lc (mp3)

Leave A Comment