Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Eskubideen Nazioarteko Eguna

Giza Eskubideen bidez ezinbesteko baldintzak ezarri dira Justiziaren aldegizakion duintasuna bermatzeko eta pertsona guztiak askatasun, bake eta justizia egoeran bizi ahal izateko. Gaur Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna da. Horregatik, Caritas Bizkaiak aldarrikapenekin bat egin nahi du, pertsonak politiken erdigunean jartzeko. Gizakion garapen integrala lehenetsi nahi dugu, segurtasun politika eta interes ekonomiko ororen gainetik. Izan ere, horien izenean milaka pertsonen eskubideak urratzen ari dira.

Ikuspegia zabaldu eta pertsonei begiratzeko eskatu nahi dizugu; beren egoera, azalaren kolorea, erlijioa eta jatorria alde batera utzita. Pertsona guztiok lan egin behar dugu, guztion eskubideak berma daitezen lortzeko.

Giza eskubideen defentsan protagonista eta lekuko izan behar dugu. Animatu gaurko ekitaldietan parte hartzera:

 

Giza Eskubideen aldeko Manifestazioa 19:00etan, Moyua plazan.

Zinea kalean. Emakumeak eta Migrazioa. Kale Nagusia 56-58.

Chica seria y responsable. Emanaldiak: 11:00, 12:00 eta 13:00.

Promesas que Halimo no puede cumplir. Emanaldiak: 17:00, 18:00 eta 19:00.

(Lekua mugatua da)

Leave A Comment