Gaztelania | Euskera

ESKUBIDEAK, PANDEMIA ETA HAURRAK

 

Haurtzaroaren munduko egunerako hausnarketa

Pandemia garaia, bereziki, konfinamendua, zaila izaten ari da haurren eskubideei dagokienez. Osasun-krisiaren hasieratik, haurren eskubide asko urratu dira, modu batera edo bestera.

Egoera hau hasi zenetik zortzi hilabete pasa dira, eta denbora horretan erakunde eta elkarte askok adierazi dute haurren kolektiboa ez dela kontuan hartu neurriak ezartzerako orduan: Ikastetxeak ixtea, parkeetan ezin egotea, mugikortasunaren murrizketak, senideekin ezin elkartzea, eta abar.

Gaurko egunez, ez gara eskubide funtsezkoenez ari: elikadura, osasuna, babesa eta hezkuntza. Baina beste eskubide batzuk ere badaude, oso garrantzitsuak, eta horiek kaltetu edo urratu egin dira. Gaur egun oraindik ez dakigu zein ondorio izango dituen horrek haurrentzat. Asteetan zehar haurrek ezin izan dute jolastu, beste haur batzuekin elkartu, ez eremu osasungarrietan jarduerak burutu.

Beste haur batzuekin elkartzea eta jolastea funtsezkoa da haurren garapen sozial eta emozionalerako. Jolasek haurren garapen fisiko eta intelektuala bideratzen dute, sormena lantzen eta gizartean bizitzeko prestatzen laguntzen dute. Jarduera ludikoen bidez, haurrek haurtzaro osasungarria izan dezakete maila fisiko eta emozionalean. Horregatik guztiagatik, haur guztiek egin beharko lukete jolas, posible bada, kalean, eta beren adineko beste adingabe batzuekin.

Pandemiaren lehenengo hilabeteetan, honako egoera izan dugu:

  • Haurrentzako parkeak itxita egon dira asteetan. EAEko herri batzuetan, 100 egun baino gehiago izan dira, jarraian. Parke horiek gure herri eta hirietako gune nagusia dira haurrentzat.
  • Haurrak ezin izan ziren inolaz ere etxetik irten (helduok erosketak egitera eta txakurra pasiatzera irten gintezkeen, behintzat), martxoaren 13tik apirilaren 26ra: 42 egun kalean egon gabe.
  • Beste haur batzuekin elkartu ahal izan arte apur bat denbora gehiago pasa zen. Maiatzaren erdialdera arte ezin izan zuten egin. Une horretan, gehienez ere 10 pertsonako taldeetan elkartzen hasi ahal izan ziren. 58 egun beste haur batzuekin egon gabe.
  • Konfinamendu sasoi horrek aspektu positiboak ere izango zituen; etxe askotan elkarrekin egoteko denbora gehiago izan dute, eta hori onuragarria izan da. Familiek elkarbizitza zaintzeko eta guztiek denbora horretaz gozatzeko ahalegina egin dute. Eta adingabeek, orokorrean, familiekin emandako denbora hori eskertu dute.
  • Gainera, kontuan izanda sortutako tentsioa eta gehiegizko informazioa, haur askori haur izateko eskubidea kendu diegula ematen du, beren adinaren berezko axolagabetasuna eta dibertsioa

Zorionez, parkeak berriro ere zabaldu ziren eta ikasturte honetan ikastetxeetara itzuli ahal izan dira. Horrela, sozializaziorako eta jolaserako aukerak berreskuratu dituzte. Garrantzitsua da gertatutakoaren kontzientzia hartzea, denon artean haurtzaro zoriontsua izateko eskubidearen alde egin dezagun.

Espainiako Caritasen Konfederazioaren komunikatuaren esteka

 

#BizitzaZaintzen #CuidandoLaVida

 

Monika Martin. Familia Harremanen arloko arduraduna.Caritas Bizkaia

Leave A Comment