Gaztelania | Euskera

Erdu-Te invito Kanpaina. Bizitza zaintzen

Elkar zaintzen duten familiak

Caritas Bizkaiaren gabonetako kanpainak bizitza zaintzera bideratuta jarraitzen du: gurea, beste pertsona batzuena eta planeta. Denbora honetan, familiak jarri ditugu elkar zaintzeko gune gisa.

Mesfidantza handia dago gizartean, eta kohesioa nahiko ahulduta, beraz, “familia eremua gune egokia da bizia babesteko, eta giza garapenak bere bidea egin ahal izateko” (Frantzisko Aita Santua).

Familia funtsezkoa da, eta hala ikusi dugu krisi sasoi honetan. Familiak handitu egin dira, jendea gertu egon baita auzoko jendeari laguntzeko: nagusiei, desgaitasunen bat dutenei, lanera joan beharra izan dutenei, edo hilabete amaierara heltzeko zailtasunak izan dituztenei.

Topaketaren kultura, gertutasunaren artea  landu eta eraikitzeko unea da. Eta egiteko horri aurre egiteko, itxaropena eta konfiantza ezinbestekoak ditugu. Horrek jarriko gaitu martxan.

Gabon hauetan, inoiz baino gehiago, espiritualtasun itxaropentsu batetik, giza familia bakar baten partaide eta arduradun sentitzera gonbidatzen zaitugu. Horretarako, kanpainako materialak erabiltzera animatzen zaituztegu.

Zorionak!

 

 

 

 

Leave A Comment