Gaztelania | Euskera

Erdialdeko Amerikako egungo larrialdi egoera.

Gogoan izango duzue urrian bi hurakan gogorrek astindu zutela Erdialdeko Amerika. Bereziki kaltetu zituzten Nikaragua, Guatemala, El Salvador eta Honduras herrialdeak. Caritasek urtean daramatza herrialde horietan lan egiten.

Uholdeak eta lur-mugimenduak izan ziren, eta, horren ondorioz, milaka familia mugitu behar izan ziren eta komunitate babesgabe asko hondatuta geratu ziren, hala nola Afrikatik etorritakoen ondorengoak eta indigenak. Kolektibo horiek lehendik ere bazterkeria eta pobrezia egoeran zeuden, eta Covid 19aren ondoriozko krisiak egoera larriagotuta, noski.

Caritas Bizkaiak bat egin zuen Caritas Sarearen larrialdi-deiarekin, eta, erantzun gisa, 3.270 euro bildu dira, interesa eta kezka adierazi duten pertsonei esker. Ekarpen hori nekazari eta abeltzain familia txikien bizi-baliabideak berreskuratzeko proiektu batera bideratuko da; izan ere, hurakanek kalte handiak eragin dituzte lurrean, abeltzaintzan eta landa-eremuko baliabideetan.

Horrela izanik, elikadura arloan lehendik ere bazegoen ziurgabetasuna areagotu egin da. Eskerrak eman nahi dizkiegu ekarpen ekonomikoa egin duten edota babesten ditugun familia eta proiektuen inguruko interesa adierazi dutenei. Erdialdeko Amerikako jende babesgabeenaren erresilientzian daukagu konfiantza, eta espero dugu aldaketa klimatikoaren mehatxuei aurre egin ahal izatea. Egoera horrek Denon Etxeari eragiten dio, eta denok daukagu hori zaintzeko ardura.

“Aldaketa klimatikoa arazo globala da. Ondorio larriak ditu ingurumen, gizarte, ekonomia, banaketa eta politika arloan, eta gizakiontzako erronka nagusietako bat planteatzen du. Ondoriorik larrienak garapen bidean dauden herrialdeek jasango dituzte. Pertsona pobre asko berotze-prozesuak bereziki kaltetutako lekuetan bizi dira” (Frantzisko Aita Santua LS 25).

 

Leave A Comment