Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Caritas Bizkaiak bat egin nahi du Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin, eta gogorarazi nahi du indarkeria mota hori ez dela soilik etxe barrukoa: arazoa handiagoa da, dimentsio politiko eta sozial garrantzitsuak ditu. Horrela den heinean, errealitate gogor honen parte diren protagonistentzako neurri eta erantzun eraginkorrak planteatu behar dira, hau da, egunez egun gaitz hau bizi duten milaka emakumeentzako. Hemen gaude, eta zera esan nahi dizugu: “ZU ZARA PROTAGONISTA, ETA EZ ZAUDE BAKARRIK”. Caritasen izenean, honakoa eskaini nahi dizugu: Entzutea, bide-laguntza, gai zarela sentitzen jarraitzeko prestakuntza eta baliabideak… zure bizi-proiektuarekin aurrera jarraitzeko indarra bilatzeko laguntza. Jakinarazi nahi dizugu Caritasek ahalegin guztiak egingo dituela justiziaren alde lan egiteko eta zure ahotsa gizarte eragile guztietara helarazteko. Horrela, beharrizan urgenteenei erantzuteko beharrezko laguntzaz gain, heziketa eta sentsibilizazio prozesuak landu daitezen nahi dugu, gizarte bidezko eta inklusibo baten alde.

HEMEN duzu Bilboko Elizbarrutiak egindako manifestua.

Leave A Comment