Gaztelania | Euskera

Emakumeen aurkako indarkeriari ez

“Bada garaia emakumeen aurkako indarkeriakaz amaitzeko, emakumeak errespetuz hartzeko eta ez trukerako txanpon lez”. Frantzisko Aita Santua

Geure egiten doguz Frantzisko Aita Santuaren hitzok. Ezinbestekoa da, sekula baino gehiago gainera, gizartean hedatuta dagoan gatx hau, emakumeen eta neskatoen aurkako indarkeria, desagerraraztea. Gaur, baita Bizkaian be, pertsonen salerosketaren biktima diran edo tratu txar psikologiko fisiko edo sexualak jasaten dabezan emakumeak dagoz.

Isiltasunak eten behar doguz eta zuribideei aurre egin.

Indarkeria jasaten daben emakumeei eta euren familiei leku seguruak, babes eta errespetua emongo deutsen lekuak eskaintzeko konpromisoari eutsi egiten deutsagu.

Bada garaia alkarregaz guztioi dagokigun gizatasunaren hondamenaren aurka ozen garrasi egiteko!
Bada garaia gure jardunbide eta hizkerak berrikusteko!
Bada garaia biktimak aurreretxi barik entzuteko!
Bada garaia beste aldera begiratzeari izteko!
Bada garaia euren dei larria entzuteko!

Gaur, emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzino eta ezabatzearen aldeko gizarte, lege, ekonomia eta hezkuntza neurriak aldarrikatzen eta sustatzen dituan beste hainbat talde eta alkartegaz bat egin gura dogu.

Emakumeen aurkako indarkeriarik EZ! Bada garaia!

AIZU

PODCAST ‘GAFAS VIOLETA PARA CERCA Y PARA LEJOS’. ADI Proiektua. Emakunde

PODCAST. ‘PONER EN VALOR ESTRATEGIAS DE SUPERACIÓN’. AURRERA Proiektua. Bizkaiko Foru Aldundia.

 

Leave A Comment