Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Emakume langilearen nazinoarteko eguna

Martxoaren 8an, gainerako kideakaz batera, bat egingo dogu emakume langileek lana jadesteko saiakeran zein lanean hastean jasaten daben diskriminazinoa agertzera emon gura daben erakundeen jarduerakaz, eta gizatasuna kentzen dauan.

Martxoaren 8an gure auzo eta urietako kale eta plazak beteteko dei egiten jaku, Patricia Olascoaga olerkari uruguaitarrak dinoanez: “patriarkatua larregi luzatzen ari jaku-eta”. Egia da bizitza publikoko hainbat esparrutan eremuak erdietsi dirana, baina emakumeok geure gain hartzen dogu orain be etxeko lanen erantzukizuna, soldata-arrakala sufrituz, behin-behinekotasuna jasanez etxeko lanen sektorean, non batez be emakume etorkinak, ikusiezintasun eta abusuaren biktima diran. (autoretza: Bizkaiko Elizbarrutia)

http://www.bizkeliza.org/fileadmin/docboletines/aizu_73_2019_dia_internacional_de_la_mujer_trabajadora.pdf

Leave A Comment