Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

ELIZA LAN DUINAREN ALDE!

Urriaren 7an Lan Duinaren Munduko Eguna izango da. Elizaren barruko hainbat erakunde elkarrekin ari dira lanean eskubideen eta lan duinaren aldeko defentsan. Era berean, hainbat gizarte erakunde eta sindikaturekin bat egin dute, lanean pertsonen duintasuna errespetatu dadin: “#iglesiaporeltrabajodecente”. 70 erakundek baino gehiagok babestutako ekimena da.

Egun horretan bereziki gogoan hartu nahi ditugu lanik ez daukaten pertsonak, beren lana galtzeko arriskuan daudenak edo baldintza prekarioetan lan egiten dutenak.

Frantzisko Aita Santuak hala gogorarazi digu: “Lana ezinbestekoa da pertsonen errealizaziorako eta duintasuna eta bokazio propioa aitortzeko.  Horren bidez eraikitzen ditugu bizitza sozial eta politikoa eta Jaunak gizakiontzat daukan Planari laguntzen diogu”.

Ekimen honekin bat egin dezazuen, sentsibilizatu zaitezten eta ingurukoak ere sentsibilizatu ditzazuen animatu nahi zaituztegu: Kartel bat jarri, otoitz bat edo eskaera bat egin, eta URRIAREN 6an (larunbata) egingo den ekitaldiarekin bat egitera animatu: BALMASEDAKO SAN SEVERINO PLAZAN IZANGO DA, ARRATSALDEKO SEI ETA ERDIETAN. ZUEN ZAIN IZANGO GARA!

Denok egin dezakegu zerbait gure erakunde, parrokia eta konpromiso lekuetatik. Lan duinaren defentsa funtsezkoa da pertsona eta familien errealizaziorako.

Irakurri manifestua

 

Jesusi jarraitzea besteon beharrizanez arduratzea da, eta denontzako bizimodu duina lortzeko konpromisoa hartzea.

Besteenganako maitasunaren bideari jarraitzea da, gure ingurukoen sufrimenduaz arduratzea, eta pertsona guztiok bizimodu duina izan dezagun lan egitea.

Leave A Comment