Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

EKONOMIA SOLIDARIOA KANPAINA (apirilak 14-15a)

“Elkarren EUSKARRI”

Berriak onak dakartzagu Caritasen izenean.

Kristau komunitate gisa, pertsona babesgabe askori babesa eta hazkunde eta garapenerako espazioak emateko gai garela ikusten ari gara.

Kanpaina honen bidez, “Elkarri laguntzen diogulako NAIZ”, gure konpromisoa denon atsegina dela ikusarazi nahi dugu. Eta hori guztiokin partekatzeko moduko berri ona da. Gure kristau komunitateak pobreekiko daukan konpromisoa da zure laguntzaren oinarria, eta laguntza horri esker izan da posible.

Horregatik, EKONOMIA SOLIDARIOAREN aldeko apustua plazaratu nahi dugu. Sendoa eta eraginkorra da. Pertsonak ardatz hartzen ditu eta desberdintasunak eta bidegabekeriak sortzen dituzten aspektuak saihesten ditu. Horrela, benetako gizarteratzea eta etorkizun duina lortzeko bidea zabaltzen ari gara.

Badakigu gure eskura dauden benetako aldaketak egunez egun egiten ditugula, gure lanean. Aldaketak martxan jartzeko keinu txiki eta xumeak dira, denon eskura daudenak: Arduraz kontsumitzea, baldintza duinak eskaintzen dituzten zerbitzuak kontratatzea, bidezko merkataritza babestea… ekintza horiek bizitzeko eta harremanak egiteko beste modu batzuetara eramaten gaituzte. Apurka-apurka, Jainkoaren Erreinu desiratuaren itxaropen izpiak irudi ditzakegu.

Kartelean Caritasen sustatzen aritu garen hainbat ekimen aurkeztu ditugu. Horien bidez, beharrizan handia duten pertsona askoren bizi-kalitatea hobetu nahi dugu.

Jarri dezagun elkarri laguntza ematen eta berri onak sortzen.

 

TRESNAK:

Zuzendariaren karta: DOC
Zuzendariaren karta: PDF
Kartela: PDF
Kartela: JPG
Liturgia: DOC
Liturgia: PDF
Flyer: PDF
Flyer: JPG

Leave A Comment