Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

EDADETUEN BAKARDADEARI HITZALDIA ARRATIAN

EDADETUEN BAKARDADEARI BURUZKO HITZALDIA, ARRATIAN GARIZUMAKO JARDUEREI HASIERA EMATEKO (otsailaren 16ko arratsaldea, ostirala, Igorreko Kultur Etxean).
Igorre (Bizkaia), 2018ko Garizuma.- Otsailaren 16an, ostirala, 19:00etan, hitzaldi bat emango dugu Igorreko Kultur Etxean, pertsona nagusien bakardadearen inguruan. Pili Castro Blanco arduratuko da, Caritas Bizkaiako Edadetuen arloko Arduraduna eta Deustuko Unibertsitateko Psikologia Irakaslea.

Arratiako GARIZUMA 2018

Arratiako garizuma sasoiko hitzaldi-sortaren barruan kokatuta, Pili Castrok kontatuko du “edadetuen bakardadea konpainiarik gabe bizitzea baino zerbait gehiago dela”, eta ez dela gauza bera isolamendua eta bakardadea. Izan ere, “bakardadea bizitzako edozein unetan senti dezakezu, baina zahartzearekin erlazionatutako egoeretan errazagoa da sentimendu hori agertzea, urteetan zehar”.

Hori dela eta, ekitaldi honetan bakardadea, eta, pertsona nagusien kasuan, sentimendu horren jatorria hartuko ditugu hizpide. Gainera, hori aztertzean, bakardade sentimendua prebenitu edo arintzeko irizpide batzuk emango dira.
EGITARAU OSOA:

Pili Castro, hizlaria.

Bakardadeari buruzko hitzaldi hau euskaraz emango da, oso-osorik, eta Arratiako parrokietako garizuma sasoiko jardueren arteko lehena izango da. Aurten, “Fedearen arbola bizia ez da sakristian hazia” lelopean, otsailaren 16 eta 23an eta martxoaren 2an (ostiralak) burutuko dira hitzaldiak, baita martxoaren 10ean eta 17an ere (larunbatak). Nerabeei eta ingurumenari buruzko gaiak ere landuko dira eta, gainera, beste familiekin elkartzeko eta otoitz egiteko topaketak ere izango dira.

 

Jarduera guztiak doakoak eta irekiak dira, lekua bete arte. – Hitzaldi hau EUSKARAZ emango da, oso-osorik.

 

Informazio gehiago: http://www.arratia.tk/ eta  https://www.youtube.com/watch?time_continue=9&v=HwsV7JYcpZg

 

Leave A Comment