Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Edadetuen arloko boluntarioen topaketa

Nagusien arloko boluntarioen topaketaCáritas Bizkaiaren edadetuen arloko boluntarioen arteko topaketa

20 urte baino gehiago lagun egiten

Azaroak 15ean Bilbon Cáritas Bizkaiaren edadetuen arloko boluntarioen arteko V. Topaketa izan zen, Bilboko Jesuiten ikastetxeko ekitaldi-aretoan. Arlo horretan 500 boluntario inguru daude eta horietatik 200 inguru bertaratu dira. Bi urtero antolatzen da boluntarioen arteko topaketa, edadetuei laguntzeko lanarekin lotutako gai garrantzitsuren baten inguruan.

Edadetuen arloari Cáritasen beste proiektu batzuetatik babesa ematen dioten pertsonak ere bertaratu dira, hala nola parrokietakoak, Bizkaiko Elizaren elizbarrutiko beste erakunde batzuetakoak, instituzio eta administrazioetakoak (esaterako, Pilar Ardanza, Gizarte Ekintzako Foru Diputatua), gizarte zerbitzu, egoitza, erakunde eta elkarteetakoak… era berean, edadetuen ongizatearen inguruko interesa duten pertsonak dira, eta hori da guztiek partekatzen dutena.

Aurten bi gairi heldu diegu: Batetik, “Cáritas Bizkaian edadetuei laguntzeko orientabideak” aurkeztu dira. Orientabide horiek arloaren barruan dauden 20 lurralde-proiektuetan konpromisoa hartutako boluntarioek azken urtean landutakoak izan dira. Bestetik, “Egunon Etxea” zentroaren garapen historikoaren berri eman da. Egun batzuk barru horrek ere 20. urteurrena ospatuko du, eta gaur egun edadetu talde bati ematen dio arreta; edadetu horien errealitatea, gainera, ez da gizartean oso ezaguna.

LAGUNTZARAKO ORIENTABIDEAK::
Gaur entregatutako dokumentuak edadetuei laguntzeko lanerako zortzi orientabide nagusi jasotzen ditu, hala nola, lagundutako pertsonarekiko errespetua; laguntza pertsonalizatua izatea, maiz eta erregulartasunez burutzea; harreman atsegina eta afektiboki positiboa izatea (bai lagundutako pertsonarentzat, baita laguntzailearentzat ere); lan boluntarioaren esker onetik egitea; egoera zehatz bakoitzera egokitzea; beste pertsona batzuen lan edo funtzioetan ez sartzea eta –azkenik- orokorrean Cáritas Bizkaiaren edadetuen arloko proiektuetako bakoitzean taldeak eta boluntarioek babestuta egotea.

Nagusien arloko boluntarioen topaketaARLOKO PROIEKTUEN AURKEZPEN LABURRA

Nagusien arloko boluntarioen topaketaArloa orain dela urte asko hasi zen martxan. Sasoi hartan, parrokia batzuetako pertsonek etxetik irten ezin ziren edadetuei laguntzen zieten. Urteekin eta pertsona askoren ahaleginari esker, proiektuak antolatzen joan dira, koordinazioa hobetzen, prestakuntzaren bidez indartzen eta hazten, bai lan egiten duten leku kopuruari dagokionez, baita pertsona boluntarioen kopuruari dagokionez ere. Horrela, gaur egun esaten dugu Cáritasek “edadetuei laguntzeko proiektu bat daukala”. Bizkaiko 20 udalerritan garatzen da eta 400 boluntariok baino gehiagok parte hartzen dute. Proiektu horren helburu nagusia isolamenduaren eta bakardade sentimenduaren aurka borrokatzea da.

Denbora pasatu denez eta errealitatea aldatu denez, Cáritasek beste ekimen batzuk garatu ditu edadetuei babesa emateko.  Horietako bat “dinamizazio” proiektuena da. Horietan, jardueren bidez pertsonen gaitasunak estimulatzen ditugu, eta era berean jarraipena eta babesa ematen diegu.  Proiektu horiek –gaur egun Santurtzi, Portugalete eta Bilboko Urizar Dorrean burutzen dira- laguntzaren beste bertsio bat erakusten digute.

Eta laguntzak esperientzia berrietara eraman gaitu: Berriena “Esku Onetan” izenekoa da, mendekotasuna duten senideak zaintzen dituzten pertsonei laguntza emateko zerbitzua. Horren bidez, eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin sinatutako hitzarmen bati esker, Cáritas Bizkaiak atseden pixka bat hartzeko aukera ematen die zaintzaileei, boluntario eta kontratatutako pertsonen lanaren bidez. Lan hori argi uzten ari da figura bi horiek egiten duten ekarpen garrantzitsua, eta behar-beharrezkoak direla zainketa on bat emateko, pertsona guztiok ditugun beharrizanei erantzuna emateko.

Horregatik, 2008tik “Barriztu” proiektua daukagu esku artean. Horren bidez, arkitektura-oztopoak kentzeko lan txikiak egiten dira, hala nola bainuontzia kentzeko, eta segurtasun eta erosotasun baldintzak hobetzeko. Proiektu horren helburua pertsona gehienok daukagun nahietako bat betetzen laguntzea da: Gure etxean zahartu eta ahalik eta denbora gehien bizi ahal izatea. Une honetan Carmen Gandarias Fundazioaren laguntza ekonomikoa daukagu horretarako.

Azkenik, bosgarren proiektua “Egunon Etxea” da. Hori gauzatzeko ere Aldundiarekin hitzarmen bat sinatu genuen eta laster 20. urteurrena beteko da. Arloko arduraduna den Pili Castrok zera nabarmendu nahi izan du: “lan guzti hau ez litzatekeen posible izango boluntario guztien dedikazio pertsonalik gabe. Izan ere, haiek ematen diote zentzu berezia Cáritas Bizkaiaren Edadetuen Arloan egiten den lanari, doakotasunez eta modu altruistan egiten baitute”.

 

Leave A Comment