Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

“DUINTASUNA EREITEN” ABIATU GENUEN

“DUINTASUNA EREITEN” ABIATU GENUEN GORDEXOLAN

Maiatzean “Duintasuna Ereiten” proiektua abiatu genuen, Gordexolako baratze sozialen ingurukoa. Caritasek zuzentzen du eta hogei parte-hartzaile inguru bildu dira.

Gizakia Fundazioak aldi baterako laga digu lurra, EDP Fundazioak finantzaketan lagundu du eta Bilboko Elizbarrutiko Caritaseko II Bikaritza eta Enplegu arloko taldea lan eta gizarte arloko bide-laguntza ematen ari dira.

Horiei guztiei esker gauzatu da ekimena. ‘Duintasuna Ereiten’ proiektuaren bidez, nekazaritza eta elikadura arloko gizarteratze-enpresa bat martxan jartzeko ideia sortu da. Oraindik azterketa fasean dago, Sendotu Aldiberean erakundearen Euskadiko programaren barruan.

 

 

Leave A Comment