Dokumentazio erantzuna

DOKUMENTAZIOA

Caritasen laguntzak kudeatzeko AURKEZTU BEHARKO DUZUN DOKUMENTAZIOAren berri ematen dizugu. Dokumentazioa bildu beharko duzu eta ITXARON BEHAR DUZU CARITASETIK HITZORDUA EMATEKO DEITU ARTE. EZ DEITU Caritasera horretarako.

Caritas laguntzetarako aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Pertsonaren eta familiako kideen NANaren, AIZren edo pasaportearen fotokopia.
  • Familia-liburuaren edo jaiotza-ziurtagiriaren edo -partidaren fotokopia (seme-alabak)
  • Etxebizitza horretan erroldatutako pertsona guztien errolda-agiria.

Dokumentazio ekonomikoa (helduena)

  • Adingabeen aita eta ama ez badira elkarrekin bizi:
    • Hitzarmen arautzailea.
    • Hala izan ezean, doako justiziaren eskaeraren fotokopia.
  • Langabezia-prestazioa eta/edo -subsidioa (SEPE) eta, halakorik ezean, lan-bizitza
  • Prestazio horiek jasotzen badira: gizarteratzeko laguntza, mendekotasuna edota kotizazio gabeko pentsioa (gaixotasunagatik edo adinagatik) edo ordaindutakoaren araberako pentsioa (erretiroa, baliaezintasuna, alarguntasuna, zurztasuna)
  • Etxebizitzaren/logelaren alokairu-/azpierrentamendu-kontratua eta ordainagiria.