Gaztelania | Euskera

DIRU-ZORRO TXARTEL SOLIDARIOAREN ALDEKO APUSTUA

Caritas Bizkaiak diru-zorro txartela erabiltzearen aldeko sentsibilizazio-kanpaina jarri du martxan, oinarrizko beharrizanak estali gabe dituzten familiei aukerak emateko.

Elikaduraren Munduko Eguna dela eta, CARITAS BIZKAIAK DIRU-ZORRO TXARTEL SOLIDARIOAREN aldeko apustua sendotu du, bide-laguntza jasotzen duten familiek oinarrizko kontsumorako produktuak lortzeko bide gisa.

Horretarako, aurten sentsibilizazio-kanpaina berri bat jarriko da abian, laguntza-mota hori ezagutzera eman eta kontzientziatzeko asmoz. Caritas Bizkaia, Eroski eta Laboral Kutxa erakundeek 2009an abiatutako lankidetza hitzarmena berriztatu dute. Horri esker, urteotan 12.536 pertsonak (% 58 emakumeak) izan dute aukera oinarrizko kontsumorako produktuak eskuratzeko. Gaur egun DIRU-ZORRO TXARTEL SOLIDARIOAREN sistema erabiltzen dugu, produktu horiek era “normalizatu” batean lortu ahal izateko.`Caritas Bizkaiak badaki pertsonek bizirauteko laguntza behar dutela, eta hori garrantzitsua da, baina hori bezain garrantzitsua edo are garrantzitsuagoa da norbanakoaren babesa eta garapena; pertsona bakoitzaren parte-hartzea, sormena, identitatea, askatasuna sustatzea. ..

Hausnarketa horretatik abiatuta, kaltetutako pertsonen inplikazioa ere kontuan hartuko duten erantzunak planteatu beharra ikusi da. Horrela izanik, 2009an, Caritas Bizkaiak diru-zorro txartela ezarri du bide-laguntza jasotzen duten pertsonen oinarrizko beharrizanak estaltzeko.

Gaur egun, nahiko errotuta dagoen aukera bat da. Horren bidez, onuradunek beren oinarrizko beharrizanak estali ditzakete. Lehen elikagaien banaketa solidarioaren bidez eskuratzen zuten laguntza hori, baina, orain, beste printzipio batzuk ezarri dira. Diru-zorro txartelaren bidez, Caritas Bizkaiara laguntza eskatzera gerturatzen diren pertsonen parte-hartzea, elkarrekiko laguntza eta horizontaltasuna aplikatzen dira. Ikuspegi horrek protagonismoa eta parte-hartzea sustatzen ditu, eta laguntza jasotzen duten pertsonak ez dira jasotzaile hutsak, nolabaiteko protagonismoa hartzen dute.

Caritas Bizkaiak pertsonen gaitasun eta potentzialtasunak garatzeko ekintzen aldeko apustua egiten jarraitzen du. Bide-laguntza familiar eta pertsonalean ere, jendeak esateko daukana entzutea oso garrantzitsua da. Horretan datza Caritas Bizkaiaren ikuspegia eta zentzua.

Gure ekintzak beti sinergikoak izatea nahi dugu. Helburu hori kontuan izanda, lankidetza eredu berriak sortzeko eragile sozial eta ekonomikoak bilatzen ditugu.  Eroski eta Laboral Kutxaren lankidetzari esker, diru-zorro txartelaren aldeko apustuak posible izaten jarraitzen du.

Lankidetza-hitzarmena sinatzea sentsibilizazio-kanpainaren hasiera izan da. Honakoek parte hartu dute ekitaldian (ezkerretik eskuinera argazkian):

ALEJANDRO MARTÍNEZ BERRIOCHOA, Eroskiko Osasun eta Ingurumen saileko Zuzendaria.

CARLOS BARGOS CUCÓ, Bilboko Elizbarrutiko Caritaseko Zuzendaria.

JOSÉ RAMÓN TARANCO, Laboral Kutxako Gizarte Ekintzako Zuzendaria.

 

PRENTSA OHARRA LINK

DIRU-ZORROA TXARLETA BIDEOA LINK

#bizitzazaintzen #cuidandolavida

 

Leave A Comment