Gaztelania | Euskera

Desberdintzak murrizteko ekitatean aurrera egin behar dugu

Caritasek politika publikoen diseinuan prestazioak eskuratzeko prozesuetatik at geratzen diren errealitateak jasotzeko deia egiten du.

“Desberdintzak murriztuz, Giza Eskubideen alde aurrera eginez” leloarekin, Nazio Batuek eta nazioarteko komunitate osoak ostiral honetan, abenduak 10, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna oroitzen dute.

Beste urte batez, 1948an Asanblada Nagusiak Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala pertsona, komunitate eta herri guztientzat, munduko txoko bakoitzean, onartu izana oroitzen dugu. Eta modu berezian pandemia ikaragarri bat pairatzen ari garen honetan, herrialde guztiei krisi horretatik eratorrita osasun, gizarte eta ekonomia arloan berdintasunera so ditugun premiei aurre egitea ezinezkoa zaiela agerian uzten ari dena.

Hegoaldean, askoz ere krudeltasun handiagoz, egunez egun COVID-19 gaixotasunaren tratamenduan eta etorkizunean egun bizi dugun egoera bezalakoen aurrean prebentzioa egiteari dagokionez desberdintza gero eta handiagoa da. Frantzisko Aita Sainduak berriz ere oroitarazten digunez: “Gizateariaren parte bat oparotasunean bizi den bitartean, beste parte batek bere duintasuna ezdeustu, mespretxatu edo zanpatua dela ikusten du, eta beren oinarrizko eskubideak ahantzi edo urratuak». (Fratelli Tutti 22)

Pertsona guztiok berdin jaiotzen gara duintasun eta eskubideei dagokienez

Nazio Batuek, aurten, Deklarazioaren 1. artikuluan erreparatzeko deia egiten digute: “Gizon-emakume guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berberak dituztela”. Caritasen pertsonen duintasuna aldaezin eta unibertsalaren berezko errealitate hori eguneroko ardatz-eragilea da gure akonpainamenduan eta egiturazko moduan Espainian eta kontinente guztietako beste hainbat herrialdetan duintasunik eta justiziarik eza bizi duten pertsona eta familien milaka errealitateak aldatzeko gure lanean.

Joan den maiatzean “Giza Eskubideak pandemian” lelopean egin genuen Giza Eskubideen IV. Topaketan, gizarte modura, aurrez aurre ditugun bi erronka nagusietan erreparatu genuen: pertsona baztertuak, ahulenak are gehiago ikusezin ez egitea; eta jabetzea, hain zuzen, krisialdiak direla une egokiena eskubideen bermea indartzeko “desberdintzak murriztu eta Giza Eskubideetan aurrera egiteko” formula gisa.

Egun, inoiz baino gehiago, elkarrekin bultza egin behar dugu politika publikoen diseinuan eta ezarpenean giza eskubide eta prestazioetara iristeko prozesu ugari arrakastaz burutzeko premiazkoak diren eskema administratibo eta dokumentaletan oso nekez sar daitezkeen errealitateak kontuan izan daitezen.

Pandemiak egin dituen ia bi urte hauetan Caritasen baliabide eta programetan ikusi ahal izan dugunez, bazterkeria eta zaurgarritasun egoera asko ez dira “gizarte-ezkutu” izenekoaren barnean onartutako laguntza eta prestazioetan sartu, dokumentazioari dagokionez beharrezkoak ziren betekizunak ez betetzeagatik. Horri tresna informatiko eta digitalak erabiltzearen premia gaineratzen zaio. Horren ondorioz, bazter geratu dira pertsona zaurgarrienak, bereziki, haurrak, nerabeak eta adineko pertsonak eta, horrek sekulako “arrakala digitala” ekarri du, eskubideak erabiltzea oso zaila izatea eragiten ari dena.

 

Giza eskubideak, gizarte berri baten sorrerarako oinarri

“Sarritan, hautematen da, berez, giza eskubideak ez direla berdinak guztiontzat. Eskubide horien errespetua herrialde baten garapen sozial eta ekonomikorako aurretiko baldintza da. Gizakiaren duintasuna errespetatu, eta haren eskubideak aitortu eta jasotzen direnean, sormena eta burutapena ere azaleratu egiten dira, eta giza izaerak bere ekimen anitzak heda ditzake elkarren onuran” (FT 22).

Frantzisko Aita Sainduak proposatzen dizkigun giltzarri horietatik – giza eskubideen errespetua eta unibertsaltasuna- gizarte eraberritu baten habeak eraiki daitezke pixkanaka, ardatz modura askatasunaren, berdintasunaren, duintasunaren, justiziaren eta guztion onuraren printzipioak izanik, ez soilik eremu nazionalean, baizik eta, batez ere, nazioarteko komunitatearen aldeko apustuan eta egoera ahulenean diren herrialdeekin ditugun giza eskubideen nazioarteko eskubideen konpromisoak betetzeari dagokionez (Nazio Batuen Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Ituna, 2. artikulua).

Caritas, giza eskubideen sustapen eta defentsarekin konprometituta

Duintasunaren eta justiziaren aldeko borroka Caritasen misioaren erdigunean kokatutako ardatza da. Eta modu sistematiko eta antolatuan, auzoetan, hirietan, landa zein hiri eremuko finkapenetan, kalean, gure herrialdeko geografiako txoko bakoitzean ematen diren giza eskubideen urraketen errealitateetan akonpainamendua egiten dugu. Tokiko Caritasen eta Elizako beste erakunde batzuen bidez ere egiten dugu, Asia, Afrika eta Latinoamerikako hainbat eta hainbat herrialdetako ibaietan, basamortuan, oihanean eta eremuetan. Giza mugikortasunerako eskubidea, ura, etxebizitza, lurra, elikadura arloko subiranotasuna, giza-babeserako edo lan duin baterako eskubidea eta, orain, COVID gaixotasunaren pandemiaren aurreko eta ezinbesteko txertoen aurreko tratamendu duin eta egoki baterako eskubidea urratzen diren honetan, Caritasek baztertu guztiei akonpainamendua egiten du eta txirotasun eta bazterkeriako errealitate horietarako haien urratsak arintzen ditu.

Izan ere, berriz ere Frantziskoren hitzei helduz, «karitate sozialak guztion onura maitatzera eramaten gaitu eta, egiaz, pertsona guztion onura bilatzeko bidean ipintzen gaitu, haiek ez soilik indibidualki hartuta, baita haiek elkartzen dituen dimentsio soziala ere kontuan izanik» (FT 182).

 

EGUTEGIA – GIZA ESKUBIDEAK- CARITAS BIZKAIA – EBI 

Leave A Comment