Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Deialdia

Apirilaren 23, 24 eta 27an 11:00etan Bilbon, Barakaldon eta Algortan, hurrenez hurren, plataformaren 8. Urteurrenaren harira

‘BesteBi’ plataformak hiru ekitaldi antolatu ditu Bizkaiko etxegabeen alde eta Bizkaian hildako beste etxegabe baten omenez

 

‘BesteBi’. Bilbo, 2015eko apirilaren 22a.- “BesteBi”, “Etxerik gabeko Pertsonen” alde lan egiten duten hogei bat elkarte eta erakunde biltzen dituen plataformak, deialdia egin die Komunikabideei –BERE ZORTZIGARREN URTEURRENA DELA ETA- eta bizkaitar guztiei, etxerik gabeko Bizkaiko pertsonen aldeko HIRU ekitaldi egiteko, duela egun batzuk Bizkaian hildako etxegabe bat omentzeko asmoz ere.

Datak:

OSTEGUNA, 2015eko APIRILAREN 23a – BILBO
OSTIRALA, 2015eko APIRILAREN 24a -BARAKALDO
ASTELEHENA, 2015eko APIRILAREN 27a – ALGORTA (Getxo)

 

Ordua: Hirurak izango dira goizeko 11:00etan

 

Lekua:

O-23: BURTSA Auzo Etxea (Zazpi Kaleak )- BILBO
O-24: Foru plaza – BARAKALDO
A-27: Telletxe (Algorta) – GETXO

 

OHARRAK:
• “BesteBi” Plataformaren jakinarazpen bat irakurri eta entregatuko da BILBOKO PRENTSAURREKOAREN ondoren (Burtsa Auzo Etxea).
• Getxoko ekitaldiaren ostean omenaldi txiki bat egingo zaio hildako pertsonari eta etxegabe guztiei.
• Aurretik ez zaie Komunikabideei arretarik emango.

 

‘BesteBi’ plataforma honako erakundeek osatzen dute (hurrenkera alfabetikoan):
/ Bidesari / Bizitegi / Cáritas Bizkaia / Cear Euskadi / Iralako San Antonio Jantokia/ Hies-aren kontrako Bizkaiko Hiritar Batzordea / EAPN-Euskadi / Elkarbanatuz / Emaús-Bitartean / Emaús Bilbao / ADSIS Fundazioa/ Goiztiri / Izangai / Lagun Artean / Medicos del Mundo / Oblatas-Lehio Zabalik / Posada de los Abrazos / Rais-Euskadi / Sortarazi / T4 / Zubietxe …

 

Etxebizitza edukitzearen alde eta “Etxerik Gabeko Pertsonekin” lan egiten dugun erakunde eta pertsonez osaturiko plataforma gara.
www.besteBi.net

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Leave A Comment