Gaztelania | Euskera

CÁRITASekin harremanetan jarri nahi baduzu, 94 402 00 99 telefonoan egin dezakezu.

COVID19. NEURRIAK

COVID19 BIRUSAK SORTUTAKO EGOERARA EGOKITZEKO NEURRIAK.

Administrazioak ezarritako neurriekin bat etorriz eta gure laguntza jasotzen duten pertsonak lehentasun nagusia direla oinarri hartuz, honako neurriak aplikatuko ditugu:

1-. Aurrekontu partida esanguratsu bat hornitzea, ondoren azalduko diren egoera prekarioak sendotu ahal izateko.
2-. Familiei diru-laguntzak modu telematiko edo digitalean aurreratzea, baliabideak bermatzeko, eta bide-laguntza telefonoz ematea.
3-. Ostatua eta jatekoa eskaintzen duten zentro kolektiboak.
 Beharrezkoa izatekotan, pertsonen presentzia sendotzea (kontratatuak eta boluntarioak), gomendatutako osasun neurriak zorrotz aplikatuz. Esku-hartze presentziala oinarrizko estalduretara lotuta egongo da.
 Jantoki zerbitzuaren ordutegia zabaltzea, 12:30etik, aglomerazioa saihesteko.
 Picnic motako eta tupper (plastikozko ontzia) formatuko jatekoa ematea, bakoitzak bere etxera eraman ahal izateko, eta jantokian bertan jan behar duten pertsonei denbora mugatzea.
 Garbitegi eta dutxen ordutegia zabaltzea, dinamika aldatuz.
 Instalazioetan garbiketa-neurriak zorroztu eta areagotzea.
 Adingabeak hartzeko etxeetan eta gazteen emantzipazio etxeetan. Zerbitzua bermatuko duten langileen txanda aldaketa eta egokitzapena, zerbitzua bermatu eta beharrezkoak ez diren leku-aldatzeak saihesteko.
4-. Edadetuei laguntzea
Bide-laguntza jasotzen duten pertsonekiko kontaktua mantentzea telefono edota mezu bidez, segurtasuna eta lasaitasuna transmitituz.

Era berean, etxetik lan egiteko eta kontziliazioa bermatzeko eskura ditugun baliabide guztiak aktibatu dira. Neurri guztiak aldakorrak dira, osasun egoera orokorraren bilakaeraren arabera.

Gure laguntza jasotzen duten pertsonak dira gure lehentasun nagusia, eta eskerrak eman nahi dizkiegu beharrezkotzat jotzen diren zerbitzuak sendotzeko prest agertu diren pertsona guztiei (boluntario eta langileak).

Komunikazio Atala: komunika@caritasbi.org 665723896
Boluntariotza Atala: voluntariado@caritasbi.org

Leave A Comment