Gaztelania | Euskera

Bakearen Nazioarteko Eguna da. Hausnartzeko gonbidapena

Gaur, irailak 21, Bakearen Nazioarteko Eguna da. Hala ezarri zuen Nazio Batuen Erakundeak, Bilera Nagusian, 1981ean. Bi hamarkada beranduago, 2001ean, egun hori “Indarkeria ezaren eta su-etenaren eguna” izendatzea erabaki zuten, aho batez. Beraz, egun hain berezia izanik, garrantzitsua da bakean bizitzearen garrantziaz hausnartzea eta gogoratzea munduko herrialde askotan utopia hutsa dela hori. Gatazkak modu positiboan kudeatzen ikasi behar dugu, ulertuz horiek ere bizimoduaren parte direla, eta berezko ditugula gure sozializazio-prozesuan. Gatazkak aukerak izan daitezke egoerak eraiki eta eraldatzeko; edo atsegin ez ditugun horiek deseraikitzeko, eta gure egunerokoan ongizatea sortuko duten beste berri batzuk eraikitzeko. Hala ere, gatazkak ondo kudeatzen ez badira, arazoa konplikatuz joaten da. Orduan, gizakion arteko interakzio pozgarri eta produktiboa lortu nahi hori…

‘COVID19 ‘hasierako nazioarteko lankidetza-proiektuen lurralde-testuingurua

«Inoiz interkonektatutako mundu batean bizi garela gogoratu behar izan badugu, koronabirus berriak egin du. Herrialde bakar batek ere ezin dio bakarrik aurre egin, eta gure gizarteetako zati bat ere ezin da ahaztu erronka global horri benetan aurre egin nahi badiogu «. (Alto Comisionado de Naciones Unidas por los Derechos Humanos) Modu globalean eragiten digun osasun-krisi baten aurrean gaude. Krisi horretatik ateratzeko moduak definituko du gure gizarteen etorkizuna Bizkaiko Caritasek gaur egun babesten dituen lankidetza-proiektuei egindako jarraipenaren ondorioz egin dugun barne-txostena partekatzen dugu. Karitatearen unibertsaltasunak egungo testuinguruan planteatzen digun erronkari aurre egiteko gonbidapen bat da PDF TXOSTENA ONLINE ARGITALPENAREN TXOSTENA      

Bihotzez, edizio digital berria

BIHOTZEZ aldizkariaren EDIZIO DIGITAL BERRIA irakurtzera gonbidatu nahi zaituztegu. 73. zenbakiarekin batera jarri dugu eskuragarri. Formatu berri honetan bideoetarako loturak (youtube), irrati audioak (ivoox) eta web edukietarako sarbideak egongo dira, informazioa osatzeko. Animatu ikuspegi berri bat probatzera, eta murgildu orriotan jasotako errealitatean. Bihotzez digitala issu aplikazioaren bidez dago eskuragarri, lotura honetan: https://issuu.com/caritasbizkaia/docs/bihotzez_73_links (OHARRA: Audioak entzun ahal izateko, ivoox aplikazioan doan erregistratu beharra dago. www.ivoox.com

ELIZA LAN DUINAREN ALDE!

Urriaren 7an Lan Duinaren Munduko Eguna izango da. Elizaren barruko hainbat erakunde elkarrekin ari dira lanean eskubideen eta lan duinaren aldeko defentsan. Era berean, hainbat gizarte erakunde eta sindikaturekin bat egin dute, lanean pertsonen duintasuna errespetatu dadin: “#iglesiaporeltrabajodecente”. 70 erakundek baino gehiagok babestutako ekimena da. Egun horretan bereziki gogoan hartu nahi ditugu lanik ez daukaten pertsonak, beren lana galtzeko arriskuan daudenak edo baldintza prekarioetan lan egiten dutenak. Frantzisko Aita Santuak hala gogorarazi digu: “Lana ezinbestekoa da pertsonen errealizaziorako eta duintasuna eta bokazio propioa aitortzeko.  Horren bidez eraikitzen ditugu bizitza sozial eta politikoa eta Jaunak gizakiontzat daukan Planari laguntzen diogu». Ekimen honekin bat egin dezazuen, sentsibilizatu zaitezten eta ingurukoak ere sentsibilizatu ditzazuen animatu nahi zaituztegu: Kartel…

ETXERIK GABEKOEN MARTXA

ETXERIK GABEKOEN DUINTASUNAREN aldeko MARTXA: ·       Apirilak 26, eguena ·       11-tik 12-ra ·       Irteera: MOYUA plaza ·       Helmuga: AREATZAko estalpeak ·       BILBO   “Negua joan da eta…” …ORAINDIK EZ DUT ETXERIK

KONTZERTU SOLIDARIOA

CARITAS BIZKAIAREN ALDEKO KONTZERTU SOLIDARIOA ASTEAZKEN SANTUAN, 2018ko martxoaren 28a, 20:00etan, Atxuriko GIZAKUNDE ELIZAN (Bilbo), KONTZERTU SOLIDARIO bat emango da Caritas Bizkaiaren gizarte proiektuen alde. KAMMERPHILHARMONIA DEL PAIS VASCO :: EUSKAL KAMMERPHILHARMONIAK (Ricardo Sciammarellak zuzendua) eta DOINUZAHAR KAMARA ABESBATZAK (Laura Nardi Remondak zuzendua) Wolfgang Amadeus Mozart-en hiru lan interpretatutako dituzte: SINFONIA MI BEMOL NAGUSIAN K 543; VESPERAE SOLENNES DE CONFESSORE K 339 eta AVE VERUM  K 618. Bakarlari gisa arituko dira OLATZ SAITUA (sopranoa), AINHOA ZUBILLAGA (kontraltoa), IGOR PERAL (tenorra) eta JOSÉ MANUEL DÍAZ (baritonoa). M. François de Carbonnel da Euskal Kammerphilharmonia orkestraren babeslea; eta, kontzertu honetarako, Atxuriko Gizakunde Eliza eta Komentuko dominikoen laguntza berezia izan dugu: eskerrik asko guztioi! SARRERA DOAN, LEKUA BETE ARTE…

“Bizkaia Isilik”

“Círculos de Silencio Bizkaia Isilik” ASTEAZKENEAN, otsailak, 19.30etan: BILBO: Arriaga Antzokia plaza (Areatza) BARAKALDO: Bide-Onera plaza (Metro Euskadiko etorbidea) PORTUGALETE: Gregorio Uzquiano kalea (Metro Carlos VII)

Etiopiari buruzko hitzaldia

“Nire esperientzia ETIOPIAn”, Elena Igartuaren hitzaldia (Caritas Bizkaia) Otsailaren 8an (EGUENA) :: 18:30ean  :: BARRIAn (Plaza Barria, 4-1. Bilbo) Zuetako askok badakizue Caritas Bizkaia Caritas Konfederazioko Nazioarteko Boluntariotza Programan parte hartzen ari dela. Konfederazioaren Nazioarteko Kooperazio arloko programa horren xedea gizartea eraldatzeko tresna bat sortzea da, herrialde pobretuetan garatutako iraupen luzeko boluntariotza esperientzien bidez. 2016ko deialdira aurkeztu ginen. Informatika saileko Elena Igartua lankideak bere burua aurkeztea erabaki zuen. Prozesuari hasiera emateko, urtebetez prestakuntza jaso zuen Caritas Bizkaiako Nazioarteko Kooperazio eta Migrazio arloko pertsona batekin. Pertsona hori prozesu osoan izan du lagun. Azkenik heldu zen eguna, eta 2017ko otsailean Elena Etiopiara joan zen, Caritas Bizkaiako boluntario gisa, Salestarren misioetara. Urtarrila heldu zaigu eta gure lankide Elena…

Pintxo- Burger SOLIDARIOA

Abenduak 28 (osteguna) : Jueves, 28 de Diciembre   11etatik 14etara : De 11 a 14 horas   Erriberako Merkatua : Mercado de la Ribera (BILBAO)           Caritas Bizkaia-ren ALDE  : A BENEFICIO de Cáritas Bizkaia      

Berdintasunerako eztabaida – Emakunde 2017

Caritasen parte hartzea Berdintasunerako eztabaida-lekuan (Emakunde 2017)       Bihar, azaroak 14,  11.12  AM, solasaldia   ospatuko da Radio Popular-Herri Irratian ( 92.2FM / 900 AM ) “puntu ikusezina” goiburuaren haritik, Koldo Campo irratiko kazetaria gidari dala eta Caritaseko bost boluntarioren partaidetzagaz: Manu Camporredondo, Eusebio Juez, Jose Manuel Bilbao, Tomas Garcia de Cortazar eta Jose Manuel Elguezabal. Ahuleziazko egoeran bizi diran personen aldeko laguntzazko egitekoetan jardunez bizi daben esperientziaren inguruan hitz egingo dabe.       Kartela PDF Deskargatu