Gaztelania | Euskera

Urriak 7, Lan Duinaren Aldeko Nazioarteko Eguna

«Gizagelegezko lanaren aldeko eliza» (Iglesia por el trabajo decente) ekimenak pandemia aurreko lan prekaritatea desagerraraziko lukeen «normaltasun berria» eskatzen du Egun horretarako prestatutako manifestuan, baratzezaintzako eta frutagintzako kokalekuetan sasoikako langile askok bizi dituzten baldintza penagarriak salatu dituzte. Kontratu mugagabeak eta lanaldi osoa bultzatuta aldi baterako kontratazioa eta kontratazio partziala gutxitzeko eskatzen du ekimenak. Manifestuak, gainera, egungo gizartearen bizitzeko beharretara egokitzeko Gutxieneko Soldata igotzea eta, migratzaileek bat-batean jasaten duten irregulartasuna ekiditeko, atzerritarrei buruzko Araudia aldatzea defendatzen du. Eliza Lan Duinaren Alde (ELDA) ekimena honako hauek sustatzen dute: Caritas, CONFER, HOAC, Justicia y Paz, JEC eta JOC. Aurtengoan, zazpigarren urtez jarraian, Lan Duinaren aldeko Munduko Eguna ospatuko dute gaur, urriak 7 —CSI Sindikatuen Nazioarteko Konfederazioak bultzatu, eta OIT Lanaren…

Gizartea eta begirada aldatzearen aldeko lana

Gaur, urriak 1, zahartzea ez dela gaixotasun bat gogorarazi nahi dugu. Zahartzea gure ezaugarri eta esperientzia propioekin egiten dugun bidea da, osasun gehiago edo gutxiagorekin eta medikuarengana bisita gehiago edo gutxiago eginez. Gure bizi-prozesua da. Caritasetik gizarte osoa animatu nahi dugu adineko pertsona bakoitzaren berezitasunari so egitera, bere gaitasun eta ahalmen guztiei erreparatzera. Jendartea aldatzearen eta kolektiboari begiratzearen alde lan egiten dugu, eta bide horretan ondorengo manifestu hau sinatu dugu, beste erakunde batzuekin batera. Manifiesto a favor de la creación de una Convención Internacional sobre los Derechos de las Personas Mayores 1 de octubre – Día Internacional de las personas mayores   Las personas mayores y, particularmente, las personas con discapacidad mayores no pueden disfrutar de sus derechos en…

Caritas Bizkaiak finalista gisa parte hartu du CEX sari-banaketan

Ostegun honetan, irailaren 30ean, Caritas Bizkaiak finalista gisa parte hartu du CEX sari-banaketan Valentzian ospatutako gala batean. Sari horretan Estatu osoko bost jardunbide egokik hartu dute parte, «Egokitzapen arina eta negozio-eredu berriak krisi global baten aurrean» epigrafearen barruan. Hain zuzen ere, Caritas Bizkaiak  «Pertsona ahulenen zerbitzura dagoen teknologia, inor atzean gera ez dadin» izeneko praktika aurkeztu du, hau da, diru-laguntzak kudeatzeko sistema berri bat, diru-sarrerak galdu dituzten eta konfinamenduak isolatuta geratu diren familia kalteberei laguntzeko aukera eman duena. Praktika honek Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko Kudeaketa Aurreratuko Klubaren Jardunbide Egokien Saria  irabazi zuen martxoan (Arteman Komunikazioarenarekin batera). Eskerrak eman nahi dizkiegu proiektu honetan parte hartu duten Caritas Bizkaiako pertsona guztiei eta parte hartu duten erakunde guztiei,…

‘La Palma’ Larrialdia

Bat gatoz Tenerifeko Elizbarrutiko Caritasek La Palma uharteko biztanleekiko herritarren babesa eta elkartasuna bideratzeko abian jarritako kanpainarekin, bulkanologia-fenomeno latzaren ondorioek kaltetu baitute.   Aipatu behar da ebakuatu behar izan dituzten eta etxebizitzak galdu dituzten kaltetuen artean El Paso eta Los Llanos de Aridane udalerrietako parrokia-komunitateetako Caritaseko agenteak daudela.      

Bat Gara. Creamos comunidad

Goiburu honen eta kartelean jasoten dan irudiaren bidez emongo deutsagu hasiera kurtsoari, “Goazen!” ekitaldia ospatuz uztailaren 22an, eta kanpaina 25-26ko asteburuan. Frantzisko Aita Santuak Evangelii gaudium entziklikan (236) aurkezten deuskun Eleizaren eta gizartearen eredu poliedrikoa aurkezten da, gizabanako guztiak irudikatuz eta desbardintasuna egokitasunez buztartuz. “Eredua ez da esfera, ez baita zatia baino gehiago. Bertan puntu guztiek alde bera dute erdigunearekin eta ez dago elkarren arteko ezberdintasunik. Eredua poliedroa da, berezko izatea gordetzen duten zati ezberdinen batura baita.” Kanpaina hau aukera ona da kristau alkarteak bere nortasun eta eginkizuna sendotu daizan, Bizkaiko Eleizaren konpromiso eta aberastasuna agertzera emonez. Bizkaiko Caritasek eta parrokiek batera ospatuko dabe kanpaina hau eta dei egiten deutsie kristau alkarteei iragarpen, ospakizun, zerbitzu…

Haitiko 2021eko lurrikara

Gehienok ikusi edo irakurriko zenuten komunikabideetan: Haitiko hego-ekialdean Richter eskalako 7,2ko graduko lurrikara bat izan zen larunbatean, abuztuak 14. Gure konfederazioak hain maite duen herrialde hori berriro izan da hondamendi natural baten biktima. Momentuz, 1.300 pertsona inguru hil dira, eta 5.900 baino gehiago zauritu, baina zifra horiek datozen asteetan gorantz egingo dutela aurreikusten dugu. Lurrikara honek hainbat krisiren erdian harrapatu du Haiti. Azken bi urteetan blokeo politikoa bizi izan dute, eta hutsune handiak daude aginteari dagokionez, bai nazio mailan, baita eskualde mailan ere. Krisi politikoak goia jo zuen Jovenel Möise presidentearen hilketarekin, 2021eko uztailean. Testuinguru horretan heldu zen Covid19aren pandemia ere, eta prebentzio, itxialdi eta konfinamenduaren inguruko neurriekin lotutako krisi ekonomikoa. Ondorio sozio-ekonomikoak handiak izan…

Bihotzez aldizkariaren Memoriari buruzko ale berezia

Dagoeneko argitaratu dugu Bihotzez aldizkariaren edizio digital berria, oraingo honetan, 2020ko Memoria instituzionalari eskainitakoa. Ale berri hau irakurtzera eta Bizkaiko Caritasek, bere oinarri sozial guztiak egindako ahaleginari esker, 2020an egindako lana ezagutzera gonbidatzen zaitugu; aurten ere, leial jarraitu dio bere leloari: Elkartasunak ez ditu bere ateak ixten. 2020ak hainbat erronka planteatu zizkigun, eta oraindik ere horiei aurre egiten jarraitzen dugu; egin dugun horretan gure burua aintzatesteak, bide horretan aurrera jarraitzeko indarra ematen digu. QR kode bakoitzak ematen dituen esteketan aurki dezakezu informazio osagarria; eduki digital gehigarria aurkituko duzu esteka horietan. “Oroitzea bizi izandako historia gogoratzea eta geure historia gisa onartzea da, eskerrak ematen eta bide horretan ikasten saiatuz”. Carlos Bargos. Bizkaiko Caritaseko zuzendaria    …

Elkartasuna Caritas Kubarekin

Bat gatoz Caritas Kubarekiko elkartasun-dei honekin, Caritasen Konfederaziotik datorkigu eta _______________________ Os informamos de la situación que nos traslada Caritas Cuba sobre la complicada situación que se está viviendo en el país. Están en el peor momento de crisis sanitaria con colapso de los centros hospitalarios por un enorme rebrote de Covid-19 que viene dándose en las últimas semanas y que cada día alcanza nuevos récords. Los casos se están triplicando cada día que pasa (6000 casos positivos nuevos en 24 horas), especialmente en la provincia de Matanzas que presenta la situación más crítica. La tasa de incidencia de esta enfermedad en Cuba en las últimas semanas es de 381 casos por cada 100 mil habitantes,…

Udalekuetan jarraitzen dugu

Caritas Bizkaiak hiri-udalekuen programa antolatu du aurten ere, elizbarrutiko eta lurralde mailako beste eragile batzuekin elkarlanean. Ekainean hasi eta uztailaren amaierara arte, 100 adingabe inguruk hartu ahal izango dute parte jarduera horietan.     Eguraldi ona heldu da, eta, horrekin batera, udako oporraldia. Pandemia urte hau gogorra izan da gure proiektuetako haurrentzat, eta, uda helduta, inoiz baino gehiago behar dituzte aisialdi esparruak eta denbora librea, beren kideekin gozatu ahal izateko. Horregatik, uda honetan, hainbat hiri-udaleku antolatzen jarraituko dugu: Tximeleta udaleku tradizionala, San Frantzisko auzoan. Uztailaren 5ean hasi da, eta 27ra arte iraungo du. Otxarkoagako udalekua, Txaloka proiektuko haurrekin, uztailaren 5etik 16ra. Eta Mehatzaldeko esperientzia berria, inguruko beste talde eta erakunde batzuekin lankidetzan. Hori ere uztailaren…

Errefuxiatuen Munduko Eguna

Gaur ekainaren 20a da, errefuxiatuen Munduko Eguna, eta Caritas Bizkaian uste dugu ez daukagula ospatzeko ezer, baina badago ikusarazi nahi dugun errealitate bat, denon ardura baita: Milioika pertsonak utzi behar duten atzean beren jaioterria, hau da, derrigorrez lekualdatzera behartuta daude. Aurten, 2021, gainera, bi urteurren garrantzitsu bete dira: Errefuxiatuen Estatutuari buruzko Konbentzioaren 70. Urteurrena, eta Herrigabetasun kasuak murrizteko Konbentzioaren 60. Urteurrena. Egungo egoeran, inoiz baino beharrezkoagoak dira. Aurten, oraindik, ez da ACNUR erakundearen (Nazio Batuen errefuxiatuentzako Goi Batzordea) Joera Globalen inguruko txostena argitaratu, baina 2020ko ekainean esandakoaren arabera, 80 milioi pertsona baino gehiago zeuden mundu osoan leku-aldatze prozesuan. Orain arte inoiz ezagututako zifrarik altuena.  Gainera, ezin dugu ahaztu Covid-19aren ondoriozko pandemiak bereziki eragin diela pertsona…