Gaztelania | Euskera

“Gizarte justuago bat” eraikitzeko proposamen politikoak.

“GIZARTE JUSTUAGO BAT” ERAIKITZEKO PROPOSAMEN POLITIKOAK. Datorren apirilaren 28ko hauteskunde orokorren atarian, Espainiako Caritasek bere Proposamen-agiria kaleratzen du, “Gizarte justuago baterantz. 2019. urteko hauteskunde legegileetarako proposamen politikoak” izenburupean, non alderdi politiko guztiei zenbait lehentasun neurri eskaintzen zaizkien, “gizarte humano, justu eta demokratikoago bat” eraikitzeko, eta “pertsona bakoitzaren duintasuna eta datxekion eskubideak” babestu, eta “anaitasuna eta guztion ongizatea” sustatzeko. Dokumentuak 8 neurri zehatz garatzen ditu, eta dagoeneko hasiak dira Legebiltzarreko talde ezberdinen artean aurkezten. Irudia Caritaseko proposamen politikoak

Herritik Herrira Proiektua

HERRITIK HERRIRA PROIEKTUA Caritas Bizkaiko Herritik Herrira proiektua –Lea-Artibai eskualdekoa– dago La Caixa Fundazioak saritu dituen hamarren artean oso berritzaile izateagatik. Mila esker eta zorionak boluntario eta partaide guztiei hain ongi jarduteagatik zeregin horretan.   

Mozambikeko larrialdia

MOZAMBIKEKO LARRIALDIA Caritasek lehenengo larrialdi plan bat jarri du martxan Mozambiken, Idai zikloiak kaltetutako 27.500 pertsonari berehalako laguntza emateko Gehiago irakurtzeko: PDF

Menchaca de la Bodega Fundazioak

MENCHACA DE LA BODEGA FUNDAZIOAK Menchaca de la Bodega Fundazioak diru-ekarpen garrantzitsu bat egin dio Caritasi, Barakaldoko San Bizente Jantoki Sozialari eusteko xedez. Aipatu Fundazioko presidente andreak entregatu du emaitza. Fundazio horixe da Caritas Bizkaiaren laguntzaile, eta horrela jantoki sozialari eusten dio inauguratu zenez geroztik. Eskerrik asko!!  

Sentsibilizazioko astea

SENTSIBILIZAZIOKO ASTEA Caritas Portugaleteren aldetik atseginez gonbidatzen zaituztegu sentsibilizazioko astera, 2019ko martxoaren 11tik 15era bitartean, Portugaleteko Santa Clara Zentroan (Casilda Iturrizar k., 10). Caritas Portugaletek garatu izan dituen sentsibilizazioko ekintzei jarraituz, sentsibilizazioko aste honek herritarrei hurbildu nahi die gure jarduera. Datorren astelehenean –martxoak 11– izango da  inaugurazioa, 19:00etan, eta ekitaldi horretara gaude gonbidatuak Caritas egiten dugun lagun guztiok (kristau elkartea, boluntarioak, partaideak, …). Aste osoan zehar iraungo duen erakusketaz gain, bi hitzaldi ere izango ditugu: Hilaren 12an, 19:00etan, Boluntariotzaren balio eraldatzailea. Imanol Zubero eta Carlos Bargos. Hilaren 14an, 19:00etan. Migratzaileak. Gaur egungo egoera eta erronkak gerorako. Xabier Aierdi Zeuen parte hartzearen zain gaituzue!

Emakume langilearen nazinoarteko eguna

Martxoaren 8an, gainerako kideakaz batera, bat egingo dogu emakume langileek lana jadesteko saiakeran zein lanean hastean jasaten daben diskriminazinoa agertzera emon gura daben erakundeen jarduerakaz, eta gizatasuna kentzen dauan. Martxoaren 8an gure auzo eta urietako kale eta plazak beteteko dei egiten jaku, Patricia Olascoaga olerkari uruguaitarrak dinoanez: “patriarkatua larregi luzatzen ari jaku-eta”. Egia da bizitza publikoko hainbat esparrutan eremuak erdietsi dirana, baina emakumeok geure gain hartzen dogu orain be etxeko lanen erantzukizuna, soldata-arrakala sufrituz, behin-behinekotasuna jasanez etxeko lanen sektorean, non batez be emakume etorkinak, ikusiezintasun eta abusuaren biktima diran. (autoretza: Bizkaiko Elizbarrutia) http://www.bizkeliza.org/fileadmin/docboletines/aizu_73_2019_dia_internacional_de_la_mujer_trabajadora.pdf

Axa Aseguruak bisitatu du Gandarias Etxea

Bilbo Elizbarrutiko Caritasek duela urte asko dihardu  lanean hainbat enpresarekin, garatzen ditugun gizarte proiektuak sentsibilizatu eta jakinarazteko, eta horrela sektore hori pobrezia eta bazterketaren errealitatean bertan sartu ahal izateko xedez. Gure jardueren artean dago aukera ematea langileei Erantzukizun Sozial Korporatiboaren ekintzetan parte hartzeko. Helburu honekin eta ilusio ororekin, lehengo asteburuan Axa Aseguruak Fundazioko 40 langilek bisitatu zuten Gandarias Etxea; egoitza horretan dago proiektu berritzaile bat 18 eta 23 urte bitarteko gazteentzat, eta haiei eskaintzen zaie programa bat, sartzea eta lanpostua berekin dakartzana, euren emantzipazioa hobetzeko asmoz heldutasun bizitzarantz. Aipatu proiektua ezagutu ostean, eta giro ludikoago batean, Athleticen Museoa bisitatu zen. Guztira 70 lagunek hartu zuten parte: Axa Aseguruak Fundazioko langileak, Gandarias Etxea proiektuaren barruan dauden…

Hitzarmen berria Erandioko Udalarekin

HITZARMEN BERRIA ERANDIOKO UDALAREKIN Caritas Bizkaiak eta Erandioko Udalak,  2019. urtean esku-hartze sozialeko programak garatzeko hitzarmena sinatu dute.

Caritas Bizkaia, Libanoko haurren alde

Caritas Bizkaiak Angela Matulliren izan du, La Salle Solidarietà Internazionale ONLUS Fundazioko lankidetza proiektuen arduraduna. La Salleko beste kide batzuekin ere etorri da eta kontatu digute nola garatzen ari den Caritas Bizkaiak lagundutako Fratelli proiektua, Libanon. Libano da errefuxiatu gehien dituen herrialdeetako bat. Milaka pertsonak egin behar izan dute ihes beren herrialdetik, gatazkak direla eta, eta haur askok jasan dituzte indarkeriaren eta migrazioen ondorio larriak. Herrialdeko erronketako bat adingabe horiek eskolaratzea da. Fratelli proiektuak gizarte eta hezkuntza arloko izaera dauka eta Irak eta Siriako 600 haur ingururekin lan egiten du. Babesgabetasun egoeran dauden hainbat libanoarrekin ere lan egiten dute. Helburuetako bat haur eta gazteen eskolaratzea da. Oinarrizko arloetan eskola laguntza ematen diete, gerora Libanoko hezkuntza…

Lan Eremua Basauriko Kartzelan

Lan Eremua Basauriko Kartzelan. Kartzela da toki pribilegiatua Jesukristoren Jainkoa topatzeko. Izan ere, bertan topatzen ditugu lagun baztertuak, inork ere nahi ez dituen pertsonak. Gizarteak errefusatu egiten ditu askatasunik gabe dauden pertsonak, hau da, azkenak. Hain zuzen, azken eta ahaztuak izateagatik, Jainkoa dago euren artean: “Kartzelan nengoen, eta ni ikustera etorri zineten” (Mt 25,36). Goizero izango gara Basauriko kartzelan presoekin, eta hainbat jolas-jarduera egingo ditugu eurekin. Arratsaldeetan goizean bizi izandakoa berrikusiko dugu, fedea giltzarri eta Ebanjelioa lagun ditugularik.