Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Caritaseko haurtzaro programako argazki -erakusketa

Exposición Programa de Infancia de Cáritas.II.docxCARITAS BIZKAIAren HAURTZARO programak bere errealitatea erakutsiko du Yohn Jauregian (Burtsa Eraikinean).

 

Caritas Bizkaiaren haurtzaro programaren zentroetako umeek egin dute argazki-erakusketa, eta gaur heldu da Burtsa Auzo Etxera (Bilbo). Helburua da elizbarrutiko erakundeak egiten duen lana jendarteratzea bere protagonisten ikuspegiaren bitartez. Duela urtebete inauguratu zen Bilboko Itsas Museoan.
Apirilean, Gurutzetan izan zen, eta, Trapagaran eta Errekalde bisitatu ostean, gaur helduko da Bilboko Alde Zaharreko “Burtsa” Auzo Etxera. Bertan, irailaren 15era arte bisitatu ahal izango duzue.
Ondoren, Begoñako Auzo Etxean (irailaren 16tik 30era) eta Basurtukoan (urriaren 16tik 31ra) jarriko da.

Leave A Comment