Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Caritaseko gotzain ordezkari berria

Manu Moreno izango da Caritaseko gotzain ordezkaria.

 

Manuel Moreno Gil Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaria izendatu dabe Bizkaiko Caritaseko gotzain ordezkari barri. Lehenengo aldiz aukeratu dabe laiko bat kargu horretarako eta Manu Morenok Kerman Lopez abade eta I-II bikaritzetako gotzain bikarioaren lekua hartuko dau.

On Mario Izetak azaldu dauanez, Morenok ordezkaritza bien ardura izango dau, besteak beste, “Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzaren eta Caritasen arteko jardun bateratu eta koordinatua estutzeko”. Manuk Caritasen jardun izan dau hainbat urtez eta ondo ezagutzen dau errealidade hori eta erakunde bien arteko “lokarri ona izan daiteke”. Joan dan zapatuz ospatu zan Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluan gotzainak azaldu ebanez, ordezkaritza biak lagun beraren gain egotea, aukera egokia da Caritas eta Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritza buztartzeko eta lotzeko.

 

Manu Morenok ordezkaritza bien ardura lagun beraren gain izate hori nabarmendu dau. Eskerrak emon deutsoz Kerman Lopez aurreko ordezkariari azken 12 urtez kargu horretan egindako lanagaitik. “Izendapena ilusinoz eta erantzukizunez hartu dot. Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzan daroadazan hilebete honeek eta Caritasen emon dodan denporak adore emoten deuste aurrerantzean bi eremuotan jarduteko. Eleizbarrutian eten bako erronka dogu pobretasunez eta sufrimentuz jantzitako errealitateen alde konprometitzeko, dalako konpromiso hori Jainkoak behartsuei deutsen lehentasunezko maitasunaren adierazpena dalarik. Hortik sortzen da gizarte-karidade eremuko arlo desbardinok batera jarduteko aukera, gure ahalegin eta konpromisoak biderkatu ahal izateko”, dino Manu Morenok.

Leave A Comment