Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Caritaseko autoenpleguak 32 mikroenpresa sortzen lagundu du.

Caritas Bizkaiako autoenplegu puntuak bi urtetan 32 mikroenpresa sortzen lagundu du Caixaren “Incorpora” programaren barruan. Programa horrek 10 urte daramatza eta haren hitzarmena Euskadin beste urte batez berritu da.

Olaia Bermúdez, Herri Irratian

Olaia Bermúdez Caritas Bizkaiako Enplegu eta Ekonomia Solidarioaren Arloko teknikariak, “Incorpora” programaren barruan, duela 10 urte bultzatuta “La Caixa” Obra Sozialarekin lankidetzan, jarraitzen dituzten prozesuen berezitasunak azaldu dizkigu. Herri Irratiko “Iglesia Hoy” saioan azaldu du Juanma Juberarekin [HEMEN entzun ahal duzu osorik: http://bit.ly/2n5bswx (mp3)].

2017an “Incorpora” programak Euskadin bete dituen lehen 10 urteak ospatu ditugu, eta Caritasek, Bizkaiko enpleguaren lan espezifikoaz gain, bankuko fundazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoan programa honi atxikitako 14 gizarte erakundeen arteko koordinazioa egiten du.

Programa honen funtzio nagusia da “zailtasun edo babesgabetasun egoeran dauden pertsonei eta enplegua bilatzean laguntza behar dutenei laguntzea”, Olaia Bermúdez Caritas Bizkaiako Enplegu eta Ekonomia Solidarioaren Arloko teknikariak azaldu digunez, betiere laguntza pertsonalizatuaren barruan enplegurako ibilbidean.

Programa honek “mini-proiektu” ugari ditu bertako pertsonen beharrei erantzuteko: adibidez, autoenplegua 2016ko urtarrilean hasi zen eta iraupen luzeko eta desilusio handiko langabeei lagundu die. Pertsona horiek Caritasera joaten dira prozesu horretan lagun diezaien, pertsona ausartak dira eta ez daude besteren kontura kontratatuak izateko zain, baizik eta -zailtasunetako garai hauetan- norbere enpresaburu izatera jotzen dute dauzkaten ideia laboral eta trebetasunekin.

Prozesua asko aldatzen da pertsonaren eta proiektuaren arabera, baina –oro har–  ideiaren ikuspen –edo berrikuspen– bateratuaren apustua da, merkatu azterketak, aurrera egiteko aukerak, beharrak (lokalak bai edo ez, webgunea bai ala ez…). Hala ere, kasu batzuetan pertsonak aurreratuago dauka haren lan proiektua, “Bultz-Lan consulting” aholkularitzaren laguntzarekin.

32 enpresa sortu dira azken bi urteotan:

Incorpora, ‘laCaixa’ Fundazioa

Caritaseko autoenplegu puntua proiektu honetako bakarra da Bizkaian, baina bi urte hauetan kopuruek ekintza zehatz hori babesten dute. 2016an adibidez 75 lagun artatu ziren, eta 10 enpresa berri jarri ziren martxan. Kopuru apala da, baina etorkizunerako bide egokia markatzen zuen, eta horrela, 2017. urtean 65 lagun berri artatu ziren, eta beste 22 enpresa eman dira altan; hau da, lehen bi urteetan “Incorpora” barruan Caritasek dinamizatutako autoenplegu proiektuari esker 32 enpresa berri eratu dira Bizkaian, eta gainerakoekin lanean jarraitzen ari dira enplegu arloan enplegagarritasunerako beste konponbide batzuk aurkitzeko.

Halaber, martxan jartzen direnekin, ondorengo jarraipena egiten da proiektu bakoitzaren ibilbidea batera ebaluatzeko.

Hiru adibide zehatz:

Askotariko enpresak sortzen lagundu dute, besteak beste, Laukizko “Eskola txikia” abian jartzeko, alegia, hiru neska ekintzaileren kooperatiba, bestelako heziketa gunea, alternatiboa, 0 eta 6 urte bitarteko neska-mutilentzat.

Era berean, hiru ile-apaintzaileren kasua nabarmentzen da. Lan egiten zuten ile-apaindegia ixtekotan zegoenean, hura hartu eta “zoragarri doakie, beren burua ekintzailetzat inoiz jo ez badute ere”, azpimarratu du Olaia Bermúdezek.

Halaber, Bermúdezek Caritaseko erabiltzaile baten kasua nabarmendu du. Haren egoera laboral eta pertsonala zaila zen. Alabaina, Caritaseko arlo desberdinetan garatutako lan integralaren bitartez eta bere ahaleginari esker, erreforma txikietarako mikroenpresa sortu du, eta orain haren familia horretaz bizi da.

Leave A Comment