Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Caritasek Legebiltzarrean aurkeztu du DBE [RGI] erreformaren hausnarketa

Caritas Euskadik Eusko Legebiltzarrean aurkeztu du Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren [RGI] erreformaren inguruko hausnarketa

2018ko martxoaren 16a.- Atzo goizean, Caritas Euskadiko hiru ordezkariak euskal ganberan agertu ziren eta “Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren erreformari buruzko hausnarketa dokumentua” aurkeztu zuten.

Gasteizko Caritaseko zuzendari Maite Sebal eta Gipuzkoako Caritaseko Idazkari nagusi José Emilio Lafuentek lagunduta, Caritas Bizkaiako zuzendaria, Carlos Bargos, Caritas Euskadiren bozeramaile gisa aritu zen.

Ordezkari politikoen aurrean agertzeak aukera eman dio Caritas Euskadiri Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren balorazio lan baten hausnarketa eta ondorioak ezagutzera emateko; izan ere, hiru lurraldeetako Caritasetan lan handia egin da horren inguruan, eta gero bateratu egin da. Koordinazio lan horri esker, hamabost proposamen egin dira, pobrezia eta bazterkeria egoerak babesteko hain garrantzitsua den baliabide horren erreforman aintzat hartzeko helburuarekin.

 

Ondoren aurkituko duzue atzo Legebiltzarrean eskainitako dokumentu osoa:

DOCUMENTO de REFLEXION_eus

Leave A Comment