Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Caritasek berriztatu egin du EDP Fundazioarekin daukan lankidetza-hitzarmena.

Caritasek berriztatu egin du EDP Fundazioarekin daukan lankidetza-hitzarmena.

Erakunde biek eta Gurutze Gorriak indarrak elkartuko dituzte Energia Solidarioaren bidean.

EDPren Bilboko egoitzan sinatu da Caritas Bizkaia, Gurutze Gorria eta EDP Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmena, Energia Solidarioaren inguruan. Ekimen horren helburua zera da: familia babesgabeen etxeak eta GKEen zentro batzuk identifikatzea, posible izatekotan, aurrezpen energetiko bat lortzeko neurri eraginkorrak ezartzeko.

Honakoak izan dira hitzarmenaren sinatzaileak: Gurutze Gorriko Bizkaiko presidentea, Javier Zarraga; Caritas Bizkaiako zuzendaria, Carlos Bargos; eta EDP Fundazioko zuzendari exekutiboa, Vanda Martins.

Zarragak zera aipatu du: “aliantza hau sareko lanak dakartzan onuren adibide on bat izan daiteke”. EDP Fundazioaren babesa funtsezkoa da ekimen honetan; izan ere, gure arreta jasotzen duten familia babesgabeen etxeetan zuzenean eragiteko aukera ematen digu. Honek aurrezpen energetikoa dakar, dudarik gabe, eta pertsona horiei euren kontsumo ohiturak aldatzen eta hobetzen lagunduko die”.

Caritas Bizkaiako zuzendari Carlos Bargosen ustez, hitzarmen honek “zentzua ematen dio enpresa eta gizarte erakundeen arteko osagarritasunari”. Alde bien indarra aprobetxatu dezakegu, denon ongizatearen aldeko konpromisoa berresteko. Aliantza honek babesgabetasun egoera handian dauden pertsona eta familiei mesede egiten die, batez ere, gure egiteko eta estrategiei koherentzia emanez”.

Bestalde, Martinsek zera nabarmendu du: “EDP Fundazioak konpromiso sendo bat hartu du Bizkaian familia babesgabeenen eta Caritas eta Gurutze Gorriaren zentroen eraginkortasun energetikoa handitzeko. Erakunde horiei esker sustatzen ari gara Energia Solidarioa”.

Ekimen honen bidez, hiru erakundeek GKEen 7 zentrotan eta 26 etxetan lan egingo dute. EDP Fundazioak aurreikusitako inbertsioa 60.000 eurotik gorakoa da.

Hainbat fasetan burutuko da: lehenik eta behin, Caritas Bizkaiak eta Gurutze Gorriak zentroak eta familiak identifikatuko dituzte; aurrezpen neurriak ezarriko dira eta gerora emaitzak ebaluatu eta aztertuko dira. Horretarako, energia konpainiako profesionalek energia-kontratuak aztertzen dituzte familia eta zentro bakoitzerako; diagnostiko bat egin eta espazio bakoitza aztertzen dute; familia eta zentro bakoitzarekin elkartzen dira neurriak baloratzeko eta energia-kontratuen optimizazioan laguntzeko; eta prestakuntza tailerrak burutzen dituzte, kontsumo eta fakturazio energetikoaren arloan trebatzeko.

2017an, EDP Fundazioak 60.000 eurotik gora inbertitu zituen Bizkaian, eraginkortasun neurriak ezartzen, 7 zentro eta 16 etxetan. Neurri horiei esker, urtean  13.000 euro baino gehiago aurrez daitezke energian.
EDP Fundazioak Asturias, Kantabria, Galizia eta Madrilen ere burutzen du ekimena. Guztira, 160.000 euro baino gehiago bideratuko ditu aurten Energia Solidariora. Inbertsio horri esker, GKEen 17 zentro eta 76 familiaren etxeetan lan egingo da, Bizkaia barne.

2015ean martxan jarri zenetik, EDP fundazioak 437.000 euro bideratu ditu ekimen honetara eta 22.500 pertsonak jaso dute horren onura.

Leave A Comment