Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Cáritas NEPALekin

Apirilaren 25ean NEPAL astindu zuen lurrikararen tragediari erantzuna emateko, Espainiako Cáritasek larrialdietako dispositiboa martxan jarri du 3. mailako alertarekin, hau da, larrialdi mailarik altuena.

Bilboko Elizbarrutiko Cáritasen larrialdietako taldeak bilera egin ondoren, larrialdi kasuetako jarduera-protokoloa aktibatzea erabaki dugu. Era berean, Espainiako Cáritasek gaur goizean argitaratutako prentsa-oharrarekin bat egin dugu eta gure aldetik kontu zenbakiak jarri ditugu beheko aldean (biak erantsi ditugu).

Datozen egunetan informazio gehiago emango dugu herrialdearen egoerari buruz, Espainiako Cáritasek helarazten dizkigun txostenen bidez.

NEPALeko lurrikaran kaltetutakoen alde otoitz egingo dugu eta aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen laguntza eta otoitzengatik.

 

Leave A Comment