Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Caritas, Martxoaren 8an

Elurra, martxoaren 8ko Bilboko kontzentrazioan

Caritas Bizkaiak urteak daramatza erakunde barruan gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasunaren gaia lantzen. Bestalde, emakumeei arreta ematen diegunean bereziki saiatzen gara muturreko babesgabetasun egoerak antzematen (pertsonen salerosketa, etxerik gabeko emakumeak, genero indarkeria, prostituzioa…).

Teresa Gonzálezek, Caritas Bizkaian arlo hori koordinatzen duen lankideak, horretaz hitz egin zuen RADIO POPULAR-HERRI IRRATIAN emandako elkarrizketa batean; eta emakumeek Caritasen eguneroko lanean duten egiteko garrantzitsua gogorarazi zuen, bereziki boluntarioen arloan, haien dedikazioa eredugarria baita [http://bit.ly/2HcyDgk (mp3)].

Ildo horretatik, Caritas Bizkaiaren zentroetako pertsona askok –Errekaldeko (#Bilbao) Familia eta gizarteratze http://bit.ly/2HcyDgarloko #Elurra zentroak, esaterako- parte hartu zuten martxoaren 8ko kontzentrazioetan, Emakumearen eguna dela eta, zentroaren proiektuen berezko jarduera gisa.

Era berean, Caritas Bizkaiak Espainiako Caritasen Konfederazioaren Komunikatua bere egin eta zabaldu zuen. Horren bidez, “gaur egun oraindik ere emakumeek egunez egun jasaten duten indarkeria salatu zuen Caritasek eta Administrazio Publikoei dei egin zien benetako berdintasuna, eskubideak eta babes eta laguntza egokien bermea ziurtatzeko politika proaktiboak martxan jartzeko”.

Bizkaiko Elizaren Salaketa eta Elkartasun Ekintza publikoa Emakumeen Lan Duinaren aldeko Elizbarrutiaren Ekintza Era berean, asteartean, martxoak 6, Bizkaiko Elizaren Salaketa eta Elkartasun Ekintza publikoa egin zen Bilboko Indautxu plazan, 18:30ean, Emakumeen Egunaren harira. Pertsona guztientzako eta, bereziki, emakumeentzako lan duina eskatu zuten. “Emakumeen aurkako indarkeria ekonomiko, sozial eta kulturala betiko erauzteko lanean indarrak batu nahi dugu, pertsona guztion duintasuna errespetatu dadin lortzeko”, esan zuten.

Leave A Comment