Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Caritas Indonesia-rekin

Indonesiako Caritasek laguntza eman die  tsunamiaren biktimei.

Abenduaren 23tik bertatik, Bogor eta Tanjungeko Caritaseko boluntarioak laguntza banatzen ari dira bizirik irtetea lortu duten pertsonen artean.

Indonesiak tsunami baten ondorioak jasan ditu berriz ere; orain dela hiru hilabete Celebes uhartean izan zen bat, hainbat lurrikararen ondorioz sortua.  Oraingo honetan, itsasoaren indarrak Sumatra eta Java uharteak kaltetu ditu, Sondako itsasartetik gertu. Handik ordu gutxi batzuetara, Bogor eta Tanjung Karang elizbarrutietako boluntarioek larrialdi plana martxan jarri zuten, kaltetuei laguntzeko.

Une honetan, beharrizan handienak ur edangarria, medikamentuak, elikagaiak, haurrentzako jakiak eta kanpin-dendak dira. Orain arte, Caritas Tanjung Karang kaltetuei elikagaiak helarazteko lanean ari da; aldiz, Caritas Bogorrek laster markatuko ditu lehentasunak, kaltetutako parrokietan beharrizan handienak zeintzuk diren ebaluatuta.

Caritas Bizkaiak bat egin du larrialdi programarekin, Caritasen konfederazio sarearen bidez, Caritas Indonesiaren deiari erantzunez. Bizkaitarren elkartasunari esker izan da, beste behin ere. Eskerrik asko!!!

 

ZURE LAGUNTZA BIDERATZEKO:  

FIARE Banca Ética:   ES52 1550 0001 20 0002699726                 La Caixa:   ES97 2100 8686 80 0200004806

BBK-Kutxabank:        ES85 2095 0119 91 3830633699                 BBVA:        ES92 0182 1290 34 0201518634

Laboral Kutxa:           ES59 3035 0134 45 1341043873

                                     (Indicar en el ingreso: “Indonesia”)    

Leave A Comment