Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Caritas Euskadi. Agerraldia Eusko Legebiltzarrean

Gaur, CARITAS EUSKADI-k, Eusko Legebiltzarrean, Enplegu, Politika eta Gazteria Batzordean parte hartu du, eta bere ‘Diru-sarrerak, eta Inklusioa Bermatzeko Lege-proposamena’ aurkeztu du.

Batetik, Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko Sistema eta Gizarteratzeko, gure lurraldean pobreziaren aurkako borrokan duen balioa aitortzea, eta bestetik, pertsona ahulenen eskubide sozialak defendatzen jarraitzea dira agerraldi honen helburuak.

Hori dela eta, kolektibo ahulenei nabarmen okertzen dien lege-proposamen honen neurri batzuekiko dugun kezka helarazten ari gara:

 

1) Bizileku batean bizi diren kide guztiei bizikidetza-unitatea izatea, bizikidetza-unitateko DSBE bakarra aplikatuta, bizikidetza horrek eragiten dituen baldintza sozial zein erlazionalak alde batera utziz.

2) Prestazioaren oinarrizko zenbatekoa zehazteko eredua ezarri, eta gehigarrietatik, erreferentziarik gabe, edo adierazle estandarrera lotura (smi eta iprem), eta gaurkotze helburu irizpideak jarri gabe.

3) Pobreziaren eta iruzurraren gehiegizko dimentsionamenduaren kriminalizazioaren ikuspegia, eta gizarte osoari helaraztea, DSBE jasotzen duten pertsonen estereotipo bat, bere etxeko ekonomia kudeatzeko gai ez dena eta iruzurrezko jarrerak dituena.

Pobreziaren eta gizarte-bazterkeriaren aurkako borroka, uste dugu, adostasun politiko zabal eta egonkorretatik eraiki behar dela, hirugarren sektoreko erakundeekin elkarrizketan oinarritua, eta kaltetutako pertsonen parte-hartzea kontuan hartuz.

 

Comparecencia completa: PDF

 

 

Leave A Comment