Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

CARITAS BIZKAIAK Kudeaketa Aurreratuaren urrezko euskal saria jaso du (Urrezko A)

Eusko Jaurlaritzak kudeaketa arloan egin dugun aurrerapausoa aitortu du; izan ere, profesional independente talde batek (EUSKALIT) gure kanpo-ebaluazioa egin du eta urrezko maila eman digute. Sari honek argi adierazten du Caritas Bizkaia osatzen dugun pertsona guztiok gure ahalegina, ilusioa eta dedikazioa jartzen ditugula gure eguneroko egitekoan.

Prozesu honen bidez, hobekuntzak identifikatu ditugu, eta hori oso lagungarria da gure lanaren eraginkortasuna mantentzen jarraitzeko. Balio horri gehitu behar dizkiogu, noski, gure berezko beste balio batzuk: maitasuna, gertutasuna, itxaropena… horrekin guztiarekin, justiziaren alde lan egiten jarraitzeko konpromisoa inoiz baino sendoagoa da.

Caritas Bizkaia osatzen dugun guztioi, eskerrik asko, bihotzez;

Gizarte bidezkoagoa lortzeko aldaketan sinesteagatik.

Gizarteari ekarpena egiteagatik, ez soilik egindako lanen bidez, adierazitako jarreran bidez ere.

Nagusi den indibidualtasunaren aurrean erantzun kolektiboak emateko antolatu eta parte hartzeko prest egoteagatik.

Burututako ekintzaren bidez koherente izateagatik eta egunez egun oinarri horrekin lan egiteagatik.

Zure parte-hartzearen bidez, elkartasunari, doakotasunari, berdintasunari eta bestelako balioei aurpegi eta eskuak jartzeagatik.

Prestakuntza eta ekintzarako prest egoteagatik, borondate onaz harago, kalitatezko ekintza bat sustatuz.

Beti bilakaeran egoteagatik, motibazio desberdinekin, egunez egun; lanaren, prestakuntzaren eta bide-laguntzaren bidez ikasi eta desikasteagatik.

“Gehien sufritzen dutenek ahalegin guztia merezi dute”.

Haien ondoan zaudetenok, errekonozimendu hau merezi duzue.

Leave A Comment