Gaztelania | Euskera

Caritas Bizkaiak finalista gisa parte hartu du CEX sari-banaketan

Ostegun honetan, irailaren 30ean, Caritas Bizkaiak finalista gisa parte hartu du CEX sari-banaketan Valentzian ospatutako gala batean.

Sari horretan Estatu osoko bost jardunbide egokik hartu dute parte, «Egokitzapen arina eta negozio-eredu berriak krisi global baten aurrean» epigrafearen barruan.

Hain zuzen ere, Caritas Bizkaiak  «Pertsona ahulenen zerbitzura dagoen teknologia, inor atzean gera ez dadin» izeneko praktika aurkeztu du, hau da, diru-laguntzak kudeatzeko sistema berri bat, diru-sarrerak galdu dituzten eta konfinamenduak isolatuta geratu diren familia kalteberei laguntzeko aukera eman duena.

Praktika honek Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko Kudeaketa Aurreratuko Klubaren Jardunbide Egokien Saria  irabazi zuen martxoan (Arteman Komunikazioarenarekin batera).

Eskerrak eman nahi dizkiegu proiektu honetan parte hartu duten Caritas Bizkaiako pertsona guztiei eta parte hartu duten erakunde guztiei, egoera ahulean daudenei ahalik eta arretarik onena emateko aukera ahalbidetzeagatik, nahiz eta bizi izandako egoerak zailtasunak ekarri.

Zorionak!

 

Leave A Comment