Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Caritas Bizkaiak eta Santa Marinako ospitaleak egindako hitzarmena

CARITAS BIZKAIAK ETA SANTA MARINAKO OSPITALEAK LANKIDETZA-HITZARMEN BAT SINATU DUTE, BOLUNTARIO-SARE BATEN ELKARTASUNAREN BIDEZ BERTAKO PAZIENTEEI BIDE-LAGUNTZA EMATEKO

Horrela, bi erakundeek bakardadea arintzeko lanarekiko konpromisoa adierazi dute. Balioetan oinarritutakoa osasun eredu baten alde egin dute eta bide-laguntza prozesuetan boluntarioek egiten duten lanari balio eman diote, ospitaleetako pazienteen eta beren senideen ongizatea bermatzeko baliabide gisa.
Hitzarmena garatzeko, Bilboko Elizbarrutiak Santa Marina Ospitalean garatzen duen bide-laguntza espiritual eta erlijiosorako (SARE) zerbitzuaren laguntza izango dugu.
Lankidetza honen helburua zera da: pazienteei eta beren senideei animo egoera hobetzen laguntzea, ospitaleratze-aldiak iraun bitartean.
Bide-laguntza boluntario-sare baten bidez egingo da. Honakoak izango dira burutuko diren ekintzak: Entzute aktiboa eta enpatikoa, entretenimendua, bakardade sentimendua arintzea, hitz egiteko beharrari erantzuteko aukera, eta senideentzako atsedena.
Medikuaren arreta eta probak edo interbentzioak egiteko ordutegiekin koordinatuta egongo da, beraz, zerbitzu horrek ez du osasun zerbitzuaren funtzionamenduan trabarik eragingo. Gure asmoa da pazienteenganako eguneroko arretaren barruan integratuta egotea.

Leave A Comment