Gaztelania | Euskera

Caritas Bizkaiak bideo korporatiboa estreinatu du

Bideo animatu berri bat aurkeztu dugu. Horren bidez, bi minutu eskasetan, garena eta egiten duguna ezagutzera eman nahi ditugu, gure ibilbidea eta ekintza eta sentsibilizazioaren aldeko apustua laburbilduz.

Ikus-entzunezko honek denboran zehar Caritas Bizkaiak izandako bilakaera azaltzen du. Izan ere, 65 urte luze daramatza Bizkaian pobrezia eta bazterkeriaren aurka borrokan. Horrela izanik, antzematen diren beharrizan sozialei erantzuna emateko garatzen diren esku-hartze arloak ikusarazten dira.

Gizarte-babesgabetasun arloko lau egoera hauetan zentratzen da bereziki, komunikazio-tresna berria: Etxebizitza, etxegabetasuna, langabezia eta harreman sozialik eza. Horietarako, komunitate izaerako erantzunak planteatzen dira.

Gogoan hartu nahi dugu Caritas Bizkaia denok osatzen dugula: bide-laguntza jasotzen duten pertsonak, boluntarioak, bazkideak, emaileak, laguntzaile eta langileak. Denon artean, mundu bidezko eta inklusiboago bat lortu dezakegula uste dugu, eta horretan ari gara.

Ikus-entzunezkoa Caritas Bizkaiaren YouTubeko kanalean duzue eskuragarri, erakundea aurkezteko baliabide gisa erabili nahi baduzue. Beste kanal batzuetara ere zabalduko da, hala nola webgune korporatiboa (www.caritasbi.org) edota sare sozialak (Facebook, twitter, YouTube, LinkedIn, eta abar).

 BIDEO ESTEKA HONEN BIDEZ 

Leave A Comment