Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Caritas Bizkaiak, Bai Sarean

Caritas Bizkaiak gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko konpromisoa berretsi du, Bai Sarearen bidez.

Teresa González, Caritas Bizkaiako Emakume koordinatzailea, Bai Sarearen aurkezpen ekitaldian, Iñigo Urkullu Lehendakariarekin eta Emakundeko Zuzendari Izaskun Landaidarekin.

 

Caritas Bizkaiak Bai Sarearekin sinatu du gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatzeko konpromisoa, lan eta gizarte esparruan diskriminazioaren aurka borrokatu eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde emandako aurrerapausoak zabaltzeko.

Bai Sarea Berdintasunaren aldeko konpromisoa hartu duten enpresa eta erakundez osatutako sarea da. Emakundek sustatu du eta helburu nagusia zera da: erakundeen berdintasun planen eragina biderkatzeko kolaborazio-eremu bat izatea.

Leave A Comment