Gaztelania | Euskera

CÁRITASekin harremanetan jarri nahi baduzu, 94 402 00 99 telefonoan egin dezakezu.

Caritas Bizkaiak 500.000 euro bideratu ditu krisi sozial honi erantzuteko eta herritar guztiak animatu ditu dohaintza ekonomikoen bidez laguntzera

Caritas Bizkaiak jarduera plan bat jarri du martxan pertsona babesgabeenentzako arreta bermatzeko. Osasun krisi honetan sortzen ari diren beharrizan sozialei erantzuteko, 500.000 euroko fondo bat sortu du. Caritas Bizkaiak herritar guztiak gonbidatu ditu Fondo ekonomiko solidario horretan ekarpenak egitera, ”Alkartasuna beti zabalik” kanpainaren barruan.

Laguntza Fondoaren hornidura egungo beharrizanei aurre egitera bideratuta dago. Dagoeneko ari gara erantzuna ematen, eta datozen hiletan gehiago sortuko dira, egungo krisiaren ondorioz. Oraingoan ere, pertsona babesgabeenak izango dira kaltetuenak.

  • Caritas Bizkaiak babesgabetasun eta bazterkeria egoeran dauden pertsonekiko konpromisoa mantentzen du, oinarrizko zerbitzuak sendotuz eta egokituz, eta, gogoan dauka, egoera hauetan, pertsona ahulenek babesgabetasun egoera bikoitza bizi dutela.
  • Langile eta boluntarioen lana eskertu nahi du, errealitate berri horretara egokitzeko prest agertzen baitira.
  • Ekarpenak egiten dituzten pertsona eta erakundeen fideltasuna aitortu dute, beharrizan handiena duten pertsonen aldeko konpromisoa mantentzeagatik.

Bilbo, 2020ko martxoaren 27a.-Mundu mailako osasun krisi batean murgilduta gaude:

  • Birus hau ez da klase sozial, kultura edo jatorrien araberakoa, baina horren ondorioak ez dira berdinak pertsona guztiengan. Kasu honetan ere, pertsona babesgabeenak eta bazterkeria arriskuan daudenak dira krisi honen eragin sozioekonomikoa gehien pairatuko dutenak.
  • Bizitza eta zaintza erdigunean kokatu ditu, hazkunde ekonomiko eta materialaren estrategiaren arabera eraikitako gizarte honetan.
  • Lotura pertsonal eta komunitarioen balioa ikusarazi digu, loturarik gabeko gizarte bateranzko joera hartu genuen unean.
  • Eremu publikoak eremu “partekatuen” ideiaren gainean berreraiki beharra erakutsi digu; hau da, botere publikoen erantzukizunari eta gizartearen antolaketari dei egiten die.

“Caritas Bizkaiaren egitekoa pertsonei gizarteratze prozesuetan laguntzea da, itxaropena elikatuz eta beren eskubideen alde lan eginez, bizitza duina izan dezaten”. Ildo horri jarraituz, Caritas Bizkaiak pertsona babesgabeenei babesa emateko konpromisoa sendotu du, eta salbuespen egoera honi aurre egiteko egokitzapen-plan bat martxan jarri du.

Une hau ahaleginak sendotu, aliantzak sortu, sarean lan egin eta denon ongizatearen alde egiteko ordua da.

Konpromisoa zehazteko, Caritas Bizkaiak honakoplana jarri du martxan:

  • 500.000 euroko Fondo solidarioa sortzea, egungo beharrizanak eta osasun krisiaren ondorioz sortuko direnak finantzatzeko. Fondo hori herritarren dohaintza ekonomikoen bidez handituz joango da, beraz, elkartasun deia egin nahi zaie herritar guztiei.

    Caritas Bizkaiak alerta egoera aktibatu du esku-hartze osoarekin koordinatuta; horrela, fondo ekonomiko berrien xedeak identifikatuko dira, asmo hauekin:

    • Laguntza ematen dien familiei laguntza ekonomikoak bermatzea.
    • Martxan dauden proiektuak arreta baldintza berrietara egokitzea.
    • Laguntza ekonomikoen eta beste laguntza zuzen batzuen bidez eskaintzen den babesa mantendu eta sendotzea.
    • Esku-hartze eta bide-laguntza proiektu berriak martxan jartzea.
    • Krisiaren ondorioz laguntza behar duten pertsonei arreta eman ahal izatea (beste laguntza ildo batzuetatik kanpo geratzen diren pertsonei babesa ematea eta beste profil babesgabeei laguntzea)
  • Jarduera guztia babes gabetasun egoeran dauden pertsonen bide-laguntzara bideratzea, zerbitzuak osasun gomendioen arabera egokituz eta estaldura zabalduz.

    Une honetan, 2020ko hiru hilekoaren amaieran, Alarma Egoera eta konfinamendua ezarri direnean, Caritas Bizkaia 6.500 pertsona ingururi arreta ematen ari da; %45 gizonak eta % 55 emakumeak. Harrera integralaren eta oinarrizko beharrizanak estaltzeko zerbitzuaren bidez garatutako arreta (2.600 pertsona baino gehiago), enplegu programa eta zerbitzuen arreta (1.400 pertsona baino gehiago), etxerik gabeko 800 pertsona baino gehiagori arreta ematea, emantzipazio prozesuan eta bazterkeria arriskuan dauden 25 gazteri arreta ematea, 200 familiari haurrentzako heziketa eta gizarte laguntza eta familia arloko harremanetarako laguntza ematea, 174 pertsonarentzako aholkularitza juridikoa eta 127 pertsonarentzako arretapsikologikoa (helduak eta haurrak). Era berean, sustapen sozial eta pertsonala xede duten gure tailerrekin eta jarduerekin lotura duten 900 pertsona baino gehiago ditugu, eta bide-laguntza jasotzen duten 350 edadetu.

Egoera honetan, Caritas Bizkaiak bere konpromisoa sendotu du babesgabetasun eta gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonei laguntza emateko.

  • Elkartasun antolatua sustatzea, oinarrizko beharrizanei erantzuteko eta isolamendu egoerak dakarren bakardadea arintzeko, “Alkartasuna beti zabalik” kanpainaren bidez. Honako aspektuak aktibatzen dira:
    • Elikagaiak, medikamentuak eta oinarrizko bestelako produktuak lortzeko laguntza behar duten pertsonak identifikatzea, Eusko Jaurlaritzaren Guztion Artean kanpainarekin elkarlanean.
    • Telefono bidezko bide-laguntza emateko sare solidarioa sortzea, bakardadea arintzeko.
    • Horniketa zein telefonoz bidezko bide-laguntza lanak babesteko egitekoak burutzeko boluntarioak identifikatzea (“Guztion artean” kanpainarekin elkarlanean).

Desabantaila sozialean dauden pertsonek sakonago sufrituko dituzte larrialdi egoera honen ondorioak. Krisi honek herritar guztiek elkartasuna behar du, eta laguntza hori funtsezkoa izango da osasun krisiari berari zein utziko dituen ondorioei aurre egiteko.

Caritas Bizkaia adi egongo da egoera honen ondorioz sor daitezkeen beharrizan berriei aurre egiteko.

Alkartasuna beti zabalik. Zurekin, bagara.

Leave A Comment