Gaztelania | Euskera

Caritas Bizkaiak 2020ko Memoria aurkeztu du

Caritas Bizkaiak 13.096 pertsonari eman zien bide-laguntza 2020an (% 55 emakumeak), 245 proiektutan. 2020an 14 milioi euro baino gehiago bideratu ziren pobrezia eta desberdintasun egoeraren aurkako borrokara Bizkaian. Laguntza ekonomiko zuzenak 3,2 milioi eurokoak izan ziren.

 

 

 

1.922 boluntarioren laguntza izan dugu (% 80 emakumeak), eta 156 pertsona berri hasi dira laguntzen.
5.248 bazkide eta kolaboratzaile izan ditugu (% 51 emakumeak), % 19,4 berriak. Caritas Bizkaiak helburu berri bat markatu du 2021erako: 2,5 milioi euroko larrialdi-fondo bat hornitzea, epe labur eta erdira COVID-19aren ondorio sozialei erantzuteko.  

Konpromiso eta elkartasun keinu handiak garai zailetan
Caritas Bizkaiak eskerrak eman behar ditu boluntarioen konpromisoagatik (% 80 emakumeak), 1.922
izan dira guztira, eta 156 berriak izan dira; eta Bizkaiko gizartearen laguntza ekonomikoagatik, izan ere,
5.248 bazkide eta kolaboratzaile izan ditugu (% 51 emakumeak).

Caritas Bizkaiak pobrezia eta bazterkeriaren aurkako proiektuetan egindako inbertsio osoa 14,4 milioi
eurokoa izan da. Batez ere, honako arloetara bideratu dira: etxerik gabeko pertsonen arlora (2,7 milioi
euro); harrera integralera (3,6 milioi) eta enplegu eta ekonomia solidarioaren arlora (1,7 milioi).

Pandemian pertsona babesgabeenei begiratzeko leihoa
• Elkarbizitza eta laguntzarako oinarrizko sareen gabezia ezaugarri ohikoa da Caritas Bizkaiak artatzen
dituen pertsonen artean, bai bakarrik bizi diren pertsonak direlako (% 29,91), bai guraso bakarreko
familiak direlako (% 20,60).
• Adingabeak beren kargura dituzten emakumeen errealitatea oso agerikoa da oraindik. 2020an,
adingabeak dituzten familietako 6.267 pertsonari eman zitzaien bide-laguntza. Kasu horien, % 43ak
emakumea buru zuten guraso bakarreko familietako pertsonak ziren.
• Pobrezia eta gizarte-bazterkeriaren transmisioaren prebentzioa da haur eta gazteen arloen oinarri
nagusietako bat. Caritasen ekintzaren barruan 3.224 adingabe (% 41 emakumeak) eta 1.432 gazteri (%
49 emakumeak) eman zitzaien arreta. Horrek esan nahi du 2020an artatutako pertsonen % 35 25
urtetik beherakoak izan direla.
• 5.133 pertsona heldu ziren lehen aldiz Caritas Bizkaiara 2020an (artatutako pertsona guztien % 39).
Horien artean, % 48 emakumeak izan dira.
• Lagundutako pertsonen % 59 bertakoak dira, edota egoera erregularrean dauden migratzaileak.

 

Diru-sarrerarik ez duten eta pobrezia egoeran dauden familiak
6.448 pertsonak jaso dute bide-laguntza (% 53 emakumeak) Bizkaian harrera integrala ematen duten 79
guneetan. Horien artean, % 82,19k elikadura eta biziraupenerako laguntza ekonomikoak jaso zituzten,
eta % 28,97k etxebizitzarekin erlazionatutako laguntza.
Bazterkeria larria
Caritasen etxerik gabeko 1.649 pertsonari eman zitzaien arreta, horien % 17 emakumeak (emakumeen
errealitate hori apurka-apurka azaleratzen ari da).
Gazteei bide-laguntza ematea
Babesgabetasun egoeran eta bazterkeria arriskuan dauden 147 gazteri eman zitzaien arreta (% 17
emakumeak) ostatua, eguneko zentro, aisialdi inklusibo eta enplegu azeleragailuaren zerbitzuetan.
Eskolan atzean ez geratzeko laguntza
523 adingabek jaso dute laguntza eskola eta gizarte laguntza (% 54 emakumeak) eta 454 gurasori eman
zaie aholkularitza beren seme-alaben heziketaren inguruan.
Edadetuei bide-laguntza ematea
Gizarte babesgabetasunak edadetuei eta beren senideei ere eragiten die. Caritasek 415 edadeturi (% 79
emakumeak) eta zaintza lana egiten duten 94 senideri eman zien laguntza. Familia batzuek hobeto
zaindu ahal izan dituzte mendekotasuna duten pertsonak, baina beste batzuek familia zaindu edo lana
mantentzearen artean aukeratu behar izan dute.
Enplegua lortzeko zailtasunak eta prekarietatea.
2.342 pertsonari lagundu zitzaien enplegu duina lortzeko prozesuan (% 66 emakumeak). Lanbitartekaritzan artatutako 1.619 pertsonak (% 75 emakumeak) lan-merkatuan sartzea lortu zuten.
Ikuspegi unibertsala: Lankidetza proiektuak babestea
Pandemiaren hasieran, Caritas Bizkaiak une honetan babesten ari den 12 lankidetza-proiektuekiko
gertutasuna sendotu zuen. Herrialde hauetakoak dira: Peru, Ekuador, Libano, Serbia, Etiopia, Kongo,
Haiti eta Indonesia. Pandemiaren ondorioz, beharrezko bihurtu zen Perun laguntza ekintza espezifikoak
burutzea (Yurimaguas), baita Indonesian ere, prebentzio-neurrien inguruko prestakuntza eta osasun materialaren banaketari dagokionez

Deiak
Osasun-krisiak utzitako erronka sozial eta ekonomikoak:
• Enplegu duinen aldeko apustua, horiek baldintza egokietan garatu ahal izatea eta jarduera eremu
guztietan babes soziala bermatuta izatea, bereziki zaintza-lanarekin eta zerbitzuekin
erlazionatutakoetan. Enplegu informalaren errealitatea bere osotasunean azaleratu da.
• Pobrezia desagerraraztearen aldeko apustua egin behar dugu, mundu guztia babestuz. Enplegua da
pobreziari aurre egiteko modua, edo hala izan beharko luke. Arriskuan dauden herritar guztientzako
babes-neurri egonkorrak behar ditugu

Etxebizitzaren arazoa landu behar dugu, bizimodu duina lortzeko eskubidea baita, eta ez merkatuondasun hutsa. Krisi honek gogorarazi digu zein puntutaraino den etxebizitza familia osoarentzako
segurtasun espazioa. Arlo horretan larrialdi egoera batean egon gaitezke, eta erantzuna eman behar
dugu.
• Lotura pertsonalen, komunitarioen edo transzendentalen balioa deskubritu behar dugu, gizarte
indibidualistaren ordezko aukera moduan. Sare komunitarioak sendotu behar ditugu, Caritasen
“Komunitate abegitsuak” deitzen duguna sustatu, gizarte bidezko eta kohesionatuago bat eraikitzeko
modua izango da eta.
• Testuinguru sozial horretan, eskubideen arloan aurrera egin behar dugu:
o Oinarrizko bankuko kontua izateko eskubidea. Egoera irregularrean dauden pertsonek
ezin dute oinarrizko bankuko kontua eduki, banku erakundeek ezarritako baldintzak
direla eta.
o Pertsona guztiek daukate inklusio digitalerako eskubidea. Estrategia bateratu bat behar
dugu arlo horretako politiketan aurrera egiteko, arrakala digitala gainditzen saiatzeko;
izan ere, babesgabeenei eragiten dien arazoa da, eta bazterkeria egoera are larriagoan
kokatzen ditu.

Beraz, mundu mailan bizitako ziurgabetasun eta ahultasun esperientzia pertsonalak erakutsi digu zein
garrantzitsua den Denon Ongizatearen ideian oinarrituta “publikotasunaren” espazioa berreraiki eta
sendotzea. Aginte publikoen ardurapean eta gizarte zibilaren parte-hartzearekin eraikitako espazio bat.

‘ERDU – TE INVITO’ kanpaina instituzionalean parte hartzeko gonbidapena
Bizkaiko Elizak antolatutako Karitate Astearen barruan, Caritas Bizkaiak ‘ERDU TE INVITO’ kanpaina
sustatu nahi du, boluntarioek eta herritarrek egindako lanari errekonozimendua eman nahian

PRENTSAURREKOAREN OHARRA

KANPAINAREN BIDEOA

DOKUMENTAZIO GEHIAGO

 

 

 

 

Leave A Comment