Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Caritas Bizkaia, Libanoko haurren alde

Caritas Bizkaiak Angela Matulliren bisita izan du, La Salle Solidarietà Internazionale ONLUS Fundazioko lankidetza proiektuen arduraduna. La Salleko beste kide batzuekin ere etorri da eta kontatu digute nola garatzen ari den Caritas Bizkaiak lagundutako Fratelli proiektua, Libanon.

Libano da errefuxiatu gehien dituen herrialdeetako bat. Milaka pertsonak egin behar izan dute ihes beren herrialdetik, gatazkak direla eta, eta haur askok jasan dituzte indarkeriaren eta migrazioen ondorio larriak. Herrialdeko erronketako bat adingabe horiek eskolaratzea da. Fratelli proiektuak gizarte eta hezkuntza arloko izaera dauka eta Irak eta Siriako 600 haur ingururekin lan egiten du. Babesgabetasun egoeran dauden hainbat libanoarrekin ere lan egiten dute. Helburuetako bat haur eta gazteen eskolaratzea da. Oinarrizko arloetan eskola laguntza ematen diete, gerora Libanoko hezkuntza formalean hasi ahal izateko; izan ere, gehienek ez daukate maila nahikorik. Esan digute Libanoko hezkuntza sistemara sartzeko azterketaren gainditze-tasa % 100ekoa dela. Gainera, lan handia egiten ari dira indarkeriak markatutako haur horien bizitzak “normalizatzeko”. Horretarako, laguntza psikologikoa eta komunitarioa eskaintzen diete, haiei eta haien senideei. Angelaren esanetan, gehien eskertzen dutena zera da: “euren sentimenduak partekatzeko espazioak edukitzea eta beren egoera, amets eta itxaropenei buruz hitz egin ahal izatea. Horretarako konfiantzazko pertsonak edukitzea. Fratelli familia bat da haientzat”.

 

Caritasek laguntza ematen die errefuxiatuei, proiektu honen bidez. Informazio gehiago jaso edo laguntza eman nahi baduzu, klikatu hemen: http://tuapoyosurefugio.org/apoyorfg/