Gaztelania | Euskera

Caritas Bizkaia finalista izan da CEX 2021 Sariaren XI. Edizioa

Caritas, Arteman Komunikazioa, Certest, IFEMA eta Norteña de Aplicaciones y Obras SL erakundeak izan dira finalista CEX 2021 Sarien XI. Edizioan, krisi globaletan arin erreakzionatu eta negozio ereduak egokitzearen inguruan

Caritas Bizkaiak, beste lau finalistekin batera, bere praktika egokien inguruan hitz egingo du, “Tecnología al servicio de las personas más vulnerables, para que nadie se quede atrás” (Teknologia pertsona babesgabeenen zerbitzura, inor atzean ez geratzeko) http://www.centrosdeexcelencia.com/tecnologia-al-servicio-de-las-personas-mas-vulnerables-para-que-nadie-se-quede-atras/. Ekitaldia irailaren 30ean izango da, Valentzian, IVACE Generalitat Valenciana erakundeak antolatuta. Orduan jakingo dugu nor den edizio honetako irabazlea.

CEX elkartea (Centros Promotores de la Excelencia) 2006an sortu zen, enpresa kudeaketaren baitan berrikuntza eta bikaintasunaren kultura garatzeko, eta urtero antolatzen du kudeaketa arloko praktika egokiak aitortzeko sariketa. Honakoek osatzen dute: Garapen Ekonomikoaren Errioxako Agentzia (ADER), Enpresa Lehiakortasunaren Gaztela Leoneko Institutua, Kalitatearen Asturiaseko Kluba, Bikaintasunerako Nafarroako Fundazioa, Euskalit, Sustapenerako Aragoiko Institutua (IAF), Balear Uharteetako Enpresa Berrikuntzarako Institutua (IDI), Enpresa Lehiakortasunerako Valentziako Institutua, Madrid Excelente eta Eskualdeko Garapenerako Kantabriako Sozietatea. Maiatzaren 31n CEX 2021 sariketaren bost enpresa finalistak hautatu  ziren, 16 hautagairen artetik. Gaia: “krisi globaletan arin erreakzionatu eta negozio ereduak egokitzea”.

Elkarteak urtero deitzen du sariketa hori, enpresa eta erakundeen artean kudeaketarako praktika egokiak zabaldu eta partekatzeko helburuarekin. Edizio bakoitzean, enpresa kudeaketaren aspektu zehatz bat nabarmentzen da.

Bikaintasuna sustatzen duten Zentroen Elkarte Nazionala, (Asociación Nacional de Centros Promotores de la Excelencia, CEX), 2006an sortu zen, Autonomia Erkidegoetan enpresa kudeaketaren berrikuntza eta bikaintasuna sustatzeko egiten hasiak ziren ahaleginak modu koordinatuan bateratzeko.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Euskalit eta CEX Elkarteari, gure ekimenaren xedeko errealitatea ikusarazten laguntzeagatik: pertsona babesgabeenei laguntza ematen jarraitzea, horretarako teknologia berriak eskainiz.

 

Leave A Comment