Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Caritas Bizkaia eta EDP SOLIDARIA programaren arteko hitzarmena

Bilbao, urriaren 23a.- Pasadan astean sinatu genuen hitzarmena EDP SOLIDARIA 2017 programarekin, Erriberako gure egoitzan. Hitzarmen horren xedea EDP Fundazioak DUINTASUNA EREITEN proiektuari babesa ematea da.

Aurten ere, Fundazioak Caritas Bizkaiaren lanean konfiantza jarri du, bazterkeria arriskuan dauden pertsonei laguntzen dien gizarte erakunde gisa. DUINTASUNA EREITEN proiektuak gizarteratzea, iraunkortasuna, ekologia eta komunitate garapena lotzen ditu; azken finean: berrikuntza soziala pertsonen eta inguruaren zerbitzura.

Eskerrak eman nahi dizkiogu EDP Fundazioari bere fideltasunagatik, anbizio handiko gizarte proiektuak gauzatzen baititu.

 

Leave A Comment