Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna

Abenduak 5, asteartea, “Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna”

BOLUNTARIOTZA, CARITASEN ARDATZ

Gaur egun Caritas Bizkaiak 2.000 boluntariotik gora ditu, eta funtsezkoak dira urtero 10.500 familia eta pertsona baino gehiagori bide-laguntza emateko.

Begoña Corchón y Carmen Badiola, voluntarias de Cáritas Diocesana de Bilbao.

“Gaur egungo boluntarioei eskerrak eman nahi dizkiegu, bihotzez; gainera, 60 urtez mantendutako doako konpromiso eskuzabala gogoan hartu nahi dugu, Caritasen bidez pertsona askok eta askok beren denbora, gaitasuna eta gertutasuna eman baitute, jendeari harrera egin eta beren eskubideen eta justiziaren aldeko lana posible egiteko.” Halaxe mintzatu ziren Caritas Bizkaiako bi boluntario, Begoña Corchón eta Carmen Badila (argazkian), boluntario guztien izenean, Antonio Menchaca Fundazioak duela gutxi erakundeko boluntarioei eskainitako errekonozimenduan. Urteotan honen moduko aipamen ugari jaso dituzte boluntarioek, beren doako konpromiso desinteresatuagatik.

Bizkaiko beste pertsona batzuk animatu zituzten boluntario izatera; beren denbora, gogoa, dedikazioa, laguntza eta abar partekatzera, babesgabetasun egoeran dauden pertsona batzuekin: “ziur gaude –Caritasen kanpainak dioen moduan- ‘gure ahalegina denon atsegina’ dela, horregatik, eskerrak eman nahi dizkizugu historia honen eta justiziaren bilaketaren PARTE IZATEAGATIK”, esan zuten, amaitzeko.

 

Gaur, abenduak 5, Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna:

Gaur arratsaldean bertan, abenduak 5, Caritaseko hogeita hamar boluntario inguruk parte hartuko dute Bizkaiko Boluntariotza eta Parte-hartzerako BOLUNTA Agentziak egun honen harira antolatutako ekitaldian.

 

Más de 600 personas voluntarias de las tres Cáritas de la Comunidad Autónoma de Euskadi, reunidas recientemente en el encuentro ‘TOPAKI’, en Durango (Bizkaia).

 

Caritas Bizkaiaren Boluntariotza bideoa: hemen

 

Nola izan Caritas Bizkaiako boluntario:

 

Caritas Bizkaiaren Boluntariotzari buruzko informazio gehiago:

http://www.caritasbi.org/cas/colabora-con-caritas/colabora-como-voluntarioa/

 

Caritas Bizkaian Boluntariotza izateko eta egiteko 5 urrats (2017-2018 Egutegia):

http://www.caritasbi.org/cas/varios/formacion/2017/Calendario_2017-18.pdf

Leave A Comment