Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

BOLUNTARIOTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA

ABENDUAK 5, BOLUNTARIOTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Elena Igartua Caritas Bizkaiako informatikaria da aspalditik; hainbeste urte dira, zenbatu ere ez ditu egun nahi. Baina, gainera, Elena boluntario ari da lanean Etiopian, 2017tik. Caritasen Nazioarteko Boluntariotza Programa Konfederalaren bidez egin du, gure erakundera atxikitako pertsonei bideratutako ekimena.
Bideo honetan Elenak eta bere ingurukoek Etiopian daukaten bizitzaren irudi zoragarriak jaso ditugu eta, Ahizpa Salestarrekin batera, Afrikako herrialde horretako pertsona babesgabeenei laguntza emateko egiten duen lanaren berri eman digu.
Gainera, bertan jaso duen babesagatik ere eskerrak eman ditu. Caritas Bizkaiaren izenean, bere sentimenduarekin bat egin eta eskerrak ematea besterik ez dugu: “Eskerrik asko guztiagatik, Elena”.
Sakatu loturan eta partekatu bere esperientzia.

https://www.youtube.com/watch?v=cQrnPV_HCMY&feature=youtu.be

Leave A Comment