Gaztelania | Euskera

BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL KONTSEILUAREN ESKER ONA

Bat gatoz Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak argitaratutako adierazpenarekin 

 Gizartearen parte-hartzea eta boluntariotza dira adierazpen nagusietako bat, eta euskal gizartea bezalako gizarte demokratiko baten ardatz egituratzailerik esanguratsuenetako bi dira AIPATUTAKO HORIEK. Alde batetik, guztion onerako konpromisoak eta erantzukizunak hartzeko gaitasun indibidual eta kolektiboa dakar; eta , beste aldetik, gobernantza-estilo osasungarri baten adierazgarrienetako bat da, jendearen baliabideak aprobetxatzen dituena, kudeaketan parte hartzen duten eragileen arteko etengabeko elkarrizketan arlo publikoan eragiteko gaitasuna emanez.

Hori kontuan hartuta, administrazio publikoek, parte hartzea aukeratzen duten agentzia eta erakundeen lana aintzatesteaz gain, haien ekintza-gaitasuna bultzatu behar dute, eta, ahal den neurrian, beren esku-hartzearen eremuak eta inplikatutako pertsonen eta erakundeen kopurua handitu.

Aurten, koronabirusak gogor jo gaitu, eta bizi dugun krisiaren aurrean, euskal gizarteak bere alderik solidarioena du. Herritarrak, erakundeak, administrazioak, enpresak… beren aletxoa ekartzen ari dira, pandemiaren ondorioak hobeto eramaten laguntzen duten ekimen solidario askoren bidez. Funtsezkoa izaten ari da egunero premia biziko ondasunak behar dituzten pertsona askoren arreta fisikorako eta emozionalerako, baina baita afektu eta zaintzari dagokionez ere, animoak eta itxaropenak mantentzeko.

Hainbat arrazoirengatik badaude haien denbora, esperientziak eta ezagutzak dituzten pertsonak, kasu honetan COVID-19k eragindako kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei laguntzeko. Hain zuzen, Inplikazioan, elkartasunean eta parte-hartzean oinarritutako gizarte-oinarria eratzen duten pertsona altruistak.

Pertsona horiek merezi dute, gaur egun eta COVID-19k eraginda bizi ditugun egoeren esparruan ez ezik, urte osoan ere protagonismo nagusia izatea gure erkidegoaren esparruan, eta, era berean, benetako aintzatespena ematea gure.

Horregatik guztiagatik, Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak jendaurrean erakutsi eta aitortu nahi du ekintza boluntarioak gure gizartean egiten duen lana, eta, zehazki, bizi izan dugun eta bizitzen jarraitzen dugun COVID19 egoeran egiten duen lana. Eskerrak eman nahi dizkiegu abian jarritako ekimenetan parte hartzen duten boluntario guztiei eta ekintza boluntarioa beren egunerokoan kokatzen duten erakunde guzti-guztiei.

Leave A Comment