Gaztelania | Euskera

Boluntariotza foroa: Boluntarioen zaintza

Boluntariotza erakundeen Bolunta FOROAK (CARITAS BIZKAIA bertako kidea da) boluntarioen arteko Topaketa bat antolatu du urriaren 13tik 17ra bitarteko asterako. Boluntarioak ZAINTZEAREN inguruko hainbat jarduera prestatu dira.

 Aukeratutako leloa: BOLUNTARIOEN ZAINTZA – UN VOLUNTARIADO DE MUCHO CUIDADO. Horren bidez, gure erakundeko boluntarioak zaintzeak duen garrantzia nabarmendu nahi dugu.

Urriaren 17an aurrez aurreko saio bat izango da 10:00etatik 12:00etara, Boluntaren ekitaldi aretoan. Hori izango da aste osoko egitarauari amaiera emango diona. Edukiera mugatua denez, online konektatzeko aukera ere egongo da. Topaketa horretan psikologia arloko gure lankide Itxaso Oyarzabalek parte hartuko du, Norberaren zainketarako dinamika gidatu batekin.    

Ekimen honetan parte hartzera animatzen zaituztegu, boluntario@caritasbi.org helbidera idatziz edo 94 402 00 99 telefonora deituz.

#bizitzazaintzen #alkartasunabetizabalik

 

Leave A Comment