Gaztelania | Euskera

CÁRITASekin harremanetan jarri nahi baduzu, 94 402 00 99 telefonoan egin dezakezu.

Bizkaiko Eleizeak Maitasunaren asteari ekingo deutso

#ItxaropenPrintzak #RayosDeLuz

Gorpuzti eguna dala-eta, Eleizbarrutiak Maitasunaren aste ospatuko dau eta aurtengo jarduerak aparteko moduan ospatuko dira. Manu Morenok, Karidade eta Zuzentasunerako ordezkariak ekitaldietan parte hartzeko konbitea luzatzen dau. Ekainaren 10ean Caritasek 2019ko datuen balantze publikoa egingo dau.Hurrengo egunean, ekainak 11 eguena, ekitaldi nagusia Santiago katedralean izango da . Arratsaldeko 17:30etan tertulia bat egongo da eta 19:00retan On Mario Izeta eleizbarrutiko gotzaina buru dala, Eukaristia ospatuko da. Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da web orrialde honetatik.  Domekaz, ekainaren 14an amaituko da Aste berezia Caritasen kanpainegaz Bizkaiko parrokietan.

`Itxaropen printzak-Rayos de Luz´goiburua erabilita, tertulia bat egongo da Santiago katedralean. Parte hartzaileak, Jacinto Batiz medikua; Estrella Moreno, Elizbarrutiko Teologia eta Pastoraltzako Institutuko (ETPI) kidea; Ana Sofia Telletxea, Caritasekoa eta artezle modura, Koldo Campo kazetaria izango dira. Horren ostean mezea ospatuko da. Toki murrizketak dirala-ta izena emon beharko dabe mezatara joan gura daben guztiek helbide elektroniko honetara idatzita: voluntariado@caritasbi.org Ekitaldia streaming bidez eskainiko da www.bizkeliza.org webgunetik joan ezin daben guztientzat.

Bizkaiko Caritaseko kanpaina

Maitasunaren astearen barruan, domekaz ekainaren 14an, Caritas Bizkaiak bere urteko kanpainea burutuko dau Bizkaiko parrokietan. Boluntarioen lana euki gura da kontuan aurton. Horretarako, Aita Santuaren berbak hartuko dira aintzat: «Besteen mesedetan lan egiten daben lagun hurkoak eta ekintzakorrak behar doguz». Esaldi honi lotuta alkarte konpromisoari emon gura jako garrantzia kontuan hartuz `Alkartasuna beti zabalik´ dagoala.

Era berean, ekainaren 10ean, Caritasek 2019ko jardueren balantzea aurkeztuko dau prentsaurrean. Bertan erakutsiko da pandemia honek eraginik gehien dauan taldeen ezaugarriak zeintzuk diran eta horreei begira alkarte modura dagozan erronkak azalduko dira.

Besoak zabalik

Astean zehar antolatutako ekitaldien haria hauxe izango da: alkarte abegikorrak izatea eta datozenak besoak zabalik hartzea. Horretarako, itxaropen printzak zabaltzen dabezan ereduak emongo dira ezagutzera.

Manu Moreno Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzako eta Bizkaiko Caritaseko ordezkariak nabarmentzen dauanez, “beti da pozgarria egoera benetan txarrean dagozanen alde jarduten dauan hainbat lagun eta alkarteren konpromisoa ospatzea, eskertzea eta autortzea. Baina aurton, bizi dogun osasun, gizarte eta ekonomia krisiaren eraginez, Maitasunaren egunak zentzun eta esangura sakonagoa dau”.

“Rayos de luz-itxaropen printzak” goiburuaren haritik ospatuko da datorren eguenez ekitaldia Santiago katedralean. Pandemiari aurre egiteko ezarritako murrizketak dirala-eta, ezinezkoa da ohikoa danez ospatu. Dana dala, katedralean hainbat arlotako pertsonak batuko dira euren esperientziak batera jarteko. Morenoren esanetan, “Maitasunaren egun honetan, gure itxaropen printza guztiak batu eta banatu gura doguz, gaur egungo testuinguru honetan be Jainkoa geure artean dala eta itxaropenez beteten gaituala eta gure fedea sendotzen dauala jabetu gaitezan”.

Kanpaina gizarte sareetan #ItxaropenPrintzak #RayosDeLuz

Caritasetik dei egiten dabe aste osoan zehar ospakizun honen esanahia era digitalean #ItxaropenPrintzak #RayosDeLuz goiburuaren pean konpartitzeko. Ekainaren 14ra arte Bilboko Eleizbarrutiaren eta Bizkaiko Caritasen gizarte sareek hainbat eduki argitaratuko dabe Maitasunaren egunaren inguruan eta danon laguntza eskatzen dabe agertzera emoteko eta mezua zabaltzeko. Oraingoan, alkarte abegitsu izateko apustua izango da ardatza eta gaur egungo testuinguruan itxaropen-printza diran esperientziak batera jartea izango da helburua.

GONBIDAPENEKO BIDEOA

KARTELA

 

Leave A Comment