Gaztelania | Euskera

Bizitza Zaintzen

Asteburu honetan Caritas Bizkaiak bere kanpaina instituzionala jarriko du abian. Oraingoan, bizia zaintzera gonbidatu nahi zaitugu. 2019ko FOESSA txostenaren arabera, pertsonok gero eta lotura ahulagoak ditugu gure artean, eta desberdintasun egoerak justifikatzen hasi gara, pertsona bakoitzak bere ahaleginaren ordaina jasotzen duela argudiatuaz, nolabait. Horrela izanik, gure inguru soziala eta ingurumena gure ardura ez balira bezala jokatzen dugu, eta, ondorioz, talde sozial batzuk bazterkeria egoeran geratzen ari dira, eta apurka-apurka natura hondatzen ari gara.

Hala ere, dena dago elkar konektatuta. Gizakion garapena lotura ekologiko zein sozialaren baitan gertatzen da. Gizarteak ezin du aurrera egin kohesio sozialik, inklusiorik eta denon ongizaterik gabe. Hori dela eta, Caritas Bizkaiak pertsonen, harremanen eta ingurumenaren zaintza erdigunean jartzera gonbidatu nahi zaitu. Ekologia integralaren ikuspegia hartu nahi dugu, izan ere, Frantzisko Aita Santuak Laudato Sí Entziklikan adierazi zuenez, harreman zuzena dago degradazio sozialaren eta ingurumenaren degradazioaren artean.

“Zaintzaren kultura” garatu behar dugu. Horretarako, elkarrekin egin behar dugu aurrera, gizateria osoaren eta planetaren etorkizuna erlazionatuta daudela ohartzeko.

Sartu kanpainaren web orrian, materialak ikusteko. KLIKATU HEMEN

Leave A Comment