Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

BIZI-BETE BASAURI AURKEZPENA

BIZI-BETE BASAURI PROIEKTUA AURKEZPENA:  

Basauriko Caritasek apiril bukaeran proiektu berria jarriko du martxan Arizen, “Bizi-bete” proiektua hain zuzen.

Nagusientzat pentsatuta dago, bereziki bestelako ekimenetan gutxi parte hartzen dutenentzat.

Topaleku bat, non boluntarioek zuzenean eta etengabe lagunduko dieten. Hizketarako eta ekintzak egiteko tartea partekatuko dute.

Halaber, beste nagusi batzuekin harremanetan jartzeko aukera ere bada.

Azalpenetarako hitzaldia emango da interesa izan lezaketen pertsonentzat (nagusiak, senideak, balizko boluntarioak, inguruko erakundeak,…)

Apirilaren 17an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan.

Arizko parrokiako lokaletan, Elurretako Ama Birjinaren Elizan, Katalunia kalean.

Boluntarioen lanean oinarritutako proiektua da eta, konpromisoa doakoa denez, ezaugarri bereziak dituen laguntza eskaini ahal du, familiaren edo beste zerbitzuen laguntzarekin osagarriak.

Basauriko Bizi-Betek nagusiekin jarri nahi du harremanetan:

  • Zuzeneko laguntzarako talde-eremua eskaintzeko
  • Leku eta jarduera egokiak eskura jartzeko, gustura senti daitezen.
  • Bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko, maila pertsonal, sozial eta afektiboetan.
  • Behar, hauskortasun edo ahultasun egoerak detektatzeko eta horiek konpontzen laguntzeko.
  • Pertsonari laguntzeko ate ireki bat izateko, geroago zerbaitek proiektura joatea eragozten badio.

Proiektua Elurretako Ama Birjinaren Elizako lokaletan egingo da, eta astearteetan izango da, arratsaldeko 16:45etik 18:45era.

 

Zure laguntza eskertzen dugu, proiektua eta hitzaldia interesa izan lezaketen pertsonei zabaltzeagatik. Egun horretan nagusien inskripzioa abiatuko da, baita oraingo taldean sartu nahi duten boluntarioena ere.

Leave A Comment