Gaztelania | Euskera

«Bilboko XVII. Opil solidarioaren» herritarren konpromisoari esker, 2500 euro bildu daitezke haurren alde

 

Bilboko XVII. Opil solidarioak 2500 euro bildu ditu haur ahulenen alde, 2000 razio solidario banatuz. 900 pertsona baino gehiago pasa dira gaur goizean Euskal Museotik, erre-opil solidarioaren zati bat hartzeko. Ekitaldi honen bidez, Caritas Bizkaiaren proiektuetan ere banaketa egin ahal izan da

Aurten, 2500 euro lortu dira, eta zenbateko hori haur asko pairatzen ari diren arrakala digitala gainditzeko lanean zentratuko da osorik. Izan ere, askok ez daukate baliabide nahikorik beren ikasketa-prozesuak behar den moduan jarraitzeko

Osasun-neurri zorrotzak harturik, aurten ere ekitaldi hau arrakastaz egitea lortu dugu. Testuinguru honetan, erabakigarria izan da Euskal Museoaren lankidetza, izan ere, bere webgunearen bidez aldez aurretiko sarrerak saltzeko aukera eman digu. Horrela, edukiera kontrolatu ahal izan dugu.

Era berean, txokolate eta opil errazioak eramateko formatuan jarri dira, birziklatu daitezkeen ontzietan. Horrela, kanpoan edo etxean kontsumitu ahal izan dira, eta jende-pilaketak saihestu ditugu.

Opil solidarioak 500 kilotik gorako pisua izan du aurten ere. Prestatzeko, errezeta tradizionala jarraitu da. Horretarako, honako osagaiak behar izan dira: 250 kg-tik gora irin, 50 kg-tik gora azukre, 75 kg gurin, 100 dozena arrautza, 25 litro laranja-lore ur, 25 kg legamia, 30 kg fruta azukreztatu apaintzeko, eta 5 kg gatz.

XVII. edizioa antolatzeko, kontuan izan da pandemia egoera, baina azken hilabeteetako bizipen solidarioak gogoan hartu nahi izan ditugu, eta balioa eman herritarren konpromisoari eta justizia sozialaren alde eragileek burutzen duten sare-lanari.

 

12: 00etan haurren aldeko auzi solidarioari laguntzeko argazki instituzionala egin zen, eta edizio honetan Joseba Segura elizbarrutiko gotzain administratzailea izan da bertan, Bilboko Udaleko ordezkari instituzionalekin batera, hala nola Juan Mari Aburto alkatea eta Bizkaiko Foru Aldundiko Teresa Laespada  (Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Arloko Foru Diputatua eta Sergio Murillo ( Gizarte Ekintza Arloko Foru Diputatua).

 

Caritas Bizkaiak, Zazpi Kaleetako Merkatari Elkartearekin eta Euskal Museoarekin lankidetzan, Bilboko Errege-opil solidarioaren XVII. Edizioa antolatu du. Aurten ere Bizkaiko Okindegien Elkarteak egingo du, Lapiko Catering eta LogiFrío Bilbao enpresekin koordinatuta. Bestalde, Café Iruña Catering erakundeak txokolatea emango du, Kaiku (esnea) eta Baqué (kakaoa) enpresek doan emandako osagaiekin egina. LABORAL Kutxak babestutako ekimen honetan, Caritas Bizkaiako hamarnaka boluntario arduratuko dira antolaketaz.

Oraingoan, Engranaje Publicidad enpresaren laguntzari esker, www.opilsolidarioabilbo.org   webgunean egin da, errazioak aldez aurretik erosi ahal izateko.

 

 

Eskerrak eman nahi dizkiogu aurten ere Opila Solidarioaren edizio berri bat posible egin duen boluntario taldeari. Haien dedikazioa, ilusioa eta laguntza doakotasunaren eta zerbitzuaren adibide dira.

 

 

 

KAUSA SOLIDARIOA: Pobreziaren belaunaldi arteko transmisioa etetea

Pobrezia eta bazterkeria-egoera belaunaldiz belaunaldi transmititzen dira. Pobrezia egoeran bizi diren etxeetan hazteak asko konplikatzen du prestakuntza-prozesuak behar bezala burutzea; ziurgabetasuna izaten da nagusi, eta estres handia sortzen duten gertakariak jazotzen dira, hala nola senideren batek lana galtzea, familia barruko gatazkak, etxebizitza galtzea, eta abar.

Egoera horietan, litekeena da adingabe eta haurrek etorkizunean ere babesgabetasun eta bazterkeria egoerak sufritzea. Pandemiaren aurretik, pobrezia eta gizarte-bazterkeria neurri handiagoan hedatzen zen haurrak zituzten familietan, bereziki guraso bakarreko familietan, orokorrean, ama buru dutenak: 2018an, Euskadin, horien % 17,3a pobrezia egoeran zegoen, eta % 20,1 gizarte-bazterkeria egoeran

Pandemiaren ondorio sozioekonomikoak prekarietate sozialaren testuinguru honetan hedatzen dira, gai “klasikoen” bidez: Enplegua, etxebizitza edota diru-sarrerak, eta beste fenomeno sozial batzuk azaleratu dira:  Arrakala digitala, eta isolamendu sozialaren eta ziurgabetasunaren eragin psikoemozionala. Haurrak errealitate horren biktima dira, egoera ezkutuan geratzen bada ere.

 

 

Caritasek lagundutako familiak egoera horien eraginak sufritzen ari dira. Lana galtzea (bereziki lan prekario eta informala) Caritasek artatutako pertsonen % 70era ere hedatu zen konfinamenduak iraun zuen hilabeteetan. Pobrezia larria artatutako pertsonen % 68ra hedatu zen. Ia % 9 etxez aldatu behar izan dira ordainketari aurre egin ezin izateagatik, eta beste % 20k uste dute lehenago edo beranduago hori egin beharko dutela. % 45ek uste dute beren egoera emozionala apirilean baino are okerragoa dela. Etxeen % 61 baliabide teknologikorik gabe daudela esan daiteke (mugarik gabeko konexiorik, gailurik, edota horiek erabiltzeko gaitasunik gabe).

 

Arrakala digitalak hezkuntza-prozesuak burutzen ari diren haur eta gazteei eragiten die, eta horrek aukera sozialak, hezkuntza eta lan arloko aukerak mugatzen dizkie. Beraz, beste elementu bat gehitzen zaio oraingo edo etorkizuneko bazterkeriaren motxilari.

Egoera horretan, Caritas Bizkaiak familia horietan arrakala digitala murriztearen aldeko apustua egin du, belaunaldi arteko pobrezia transmisioa geldiarazteko

 

 

Leave A Comment